banner

Udako Ikastaroak :: Komunikazioa, Internet

IKTak Euskal Herrian: ikerketa, ezagutza eta ekintzarako abiapuntu berriak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko uztailaren 6a

Egun askotan izaten ditugu aipagai IKT edo Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak. Sarri modako akronimoaren atzean aurkitzen diren erronka, aukera eta mugak gureak eta oraingoak ez diren perspektibetatik aztertzen dira, edo errazkerien atzean ezkutatuta gelditzen zaizkigu.

Zer nolako eraldaketak ekarri dituzte Internetek eta Internetekin lotutako teknologia, praktika eta diskurtsoek Euskal Herriko errealitate politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaletara? Ze ondorio dituzte praktika eta marko berri hauek errealitatearen ikerketa eta ezagutzari eta herri eta gizarte mugimenduen ekintzari dagokionez?

Gure Esku Dago, Hekimen eta .EUS Fundazioarekin batera IKTek Euskal Herri garaikidean zabaltzen dituzten ekintza eta jakintza lerroak elkarrekin esploratuko ditugu. Ikastaroari amaiera Bilboko Kafe Antzokian emango diogu, “Gau Digitala” deituriko jaian.

ikusi hemen ikastaroaren storify-a: IKTak Euskal Herrian

 

 

Dinamizazio eta probokazio lanetan berriz Errota Digitala elkarteko eta Talaios kooperatibako lagunak arituko gara.

 

Ikastaro hau Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuarekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

  • XXI. Mende hasierako Euskal Herritik Informazio eta Komunikazioaren Teknologien eraldaketaren inguruko hausnarketa sustatzea.
  • IKTen inguruko tresna eta baliabideak elkarlanerako marko bat osatzeko partekatzea
  • Hausnarketa komun bat ahalbidetzea esperientzia ezberdinetatik abiatuta.

Edukiak

Bloke komuna:

  • Komunikazioa, Informazioa, Teknologia. Kokapena.
  • Lanerako tresnak. Panorama orokorra.
  • Kasu gonbidatuak: ikerketa eta ekintzarako eszenatoki berriak

 

Hiru lan talde (parte hartzaileak erabakiko du non parte hartu):

  • Ezagutza eta neurketa modu berriak
  • Demokratizazioa eta parte hartzea gaur eta orain
  • Komunitategintza eta gutasunaren teknologiak

Metodologia

Thinking by doing (eginez pentsatu) eta learning by doing (eginez ikasi) metodologia erabiliko dugu praktika kolaboratiboaren bidez errealitatearen inguruan hausnartu eta berau eraldatzeko.

Hiru Kasu Gonbidatuek “Ezagutza eta neurketa modu berriak”, “Demokratizazioa eta parte hartzea gaur eta orain” eta “Komunitategintza eta gutasunaren teknologiak” ardatzak lantzeko oinarri posibleak eskainiko dituzte, parte-hartzaile bakoitzak bere intereseko esparruak landu ahal izango dituelarik horretarako osatuko diren hiru taldeetan.

Nori zuzendua

Gizarte eta herri mugimenduetako kideak (euskalgintza, herrigintza, gizartegintza, kulturgintza, udalgintza, sindikalgintza….)

Informazio eta Komunikazioaren Teknologien inguruan ezinegona duen pertsona oro.

Egitaraua

2016-07-08

Ordua Edukiak Irakaslea
16:00-17:00

Komunikazioa, Informazioa, Teknologia. Kokapen orokorra.

Dinamizatzailea: Errota Digitala.

17:00-18:00

Lanerako tresnak. Panorama orokorra gaur.

Dinamizatzailea: Errota Digitala.

18:00-18:30

Atsedena

18:30-19:30

Kasu gonbidatuak: ikerketa eta ekintzarako eszenatoki berriak.

19:30-20:00

Lan lerroen aurkezpena.

  • Ezagutza eta neurketa modu berriak.
  • Demokratizazioa eta parte hartzea gaur eta orain.
  • Komunitategintza eta gutasunaren teknologiak.

2016-07-09

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-10:30

Talde lanaren dinamikaren aurkezpena eta taldetan banatzea.

  • Ezagutza eta neurketak,
  • Demokratizazioa eta Parte-Hartzea,
  • Komunitategintza eta Gutasunak.
10:30-12:30

Talde lana dinamizatzaileekin 1: Helburua.

  • Aurkezpena eta elkar ezagutzea. Norbere kezkak.
  • Nondik heldu lanari? Zein helbururekin?

Dinamizatzaileak: Errota Digitala eta Talaios.

12:30-14:00

Talde lana dinamizatzaileekin 2: Bidea. Tresnak.

Dinamizatzaileak: Errota Digitala eta Talaios.

14:00-15:30

Bazkaria.

15:30-17:30

Talde lana dinamizatzaileekin 3: Ondorioak.

Dinamizazioa: Errota Digitala eta Talaios.

17:30-19:00

Taldekako aurkezpenak eta eztabaida kolektiboa.

19:00-20:00

Itxiera eta ondorioak.

Errelatoria lana: Errota Digitala eta Talaios.

20:00-22:00

Flock poteoa (hautazkoa)

22:00-23:59

Gau Digitala.

Bilboko Kafe Antzokian.

Gonbidatuak:

  • Ttottelka
  • Bor Bor
  • jimakker live coding xperience
  • Ttun Ttun Brigade

Ikastaroan matrikulatuentzat doan, gainontzekoentzat sarrera 5,00€.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Parte-hartzaileei haien ordenagailua (edo, aukerarik ez badago tableta edo sakelekoa) ekartzea gomendatzen zaie, taldean lan egin ahal izateko.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2016ko ekainaren 20ko ebazpena).Homologazio kodea: 1668348023Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Bilbo, ikastaroak, komunikazioa, ikus entzunezkoak, teknologia, eraldaketa, ikerketa, ezagutza, dibulgazioa, ekintza

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 628729

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.