Udako Ikastaroak :: Soziologia
Design Thinking metodologia aplikatuz, erronka bati erantzuteko bideak aztertuko dira, pertsonen beharrizanak ulertuz, inspirazioa bilatuz, sormena landuz eta prototipatuz.
"Design Thinking" pertsonetan zentratutako ikuspegia duen metodologia da, diseinatzaileek erabiltzen dituzten erremintez ahalbidetzen dena. Pertsonen beharrizanei erantzun bat ematen saiatzen da, teknologiaren aldetik egingarria eta negozio aldetik bideragarria izateko ezaugarriak kontutan hartuz. 70. hamarkadan Stanford Univertsitatean garatzen hasi ziren metodologia da.
Egun hezkuntza, gizarte berrikuntza, negozioen sorrera eta marketing-ean aplikatzen da. Bere ezaugarririk garrantzitsuenak, enpatia, sormena, pertsonetan zentratua egotea eta prototipazioa dira.
Ikastaro honetan, diseinu ikuspegiak eta azaldutako prozesuaren balio estrategikoak eremu desberdinetan duen aplikagarritasuna balioan jarriko da.
Mondragon Unibertsitatetik Diseinu Industrialean graduatua. Politecniko di Milano Unibertsitatean Diseinuan Masterra egin zuen eta UOC-ean Gizarte berrikuntza eta jasangarritasunean graduondokoa.
Milano eta Euskal Herrian hainbat diseinu estudiotan lanean egon ondoren, Mondragon Unibertsitatean irakaskuntza eta ikerketa arloan egin du lan, Zerbitzu diseinua eta Design Thinking gaietan batez ere.
Maraka izeneko estudio eta laborategiaren sortzaileetako bat da, bertan diseinurako ikerketa, zerbitzuen diseinua eta formakuntza eskaintzen dira.
Diseinu industrialean ikasketak burutu zituen Mondragon Unibertsitatean eta Arte, Diseinu eta Espazio Publikoan Masterra Bartzelonako Elisava Diseinu Eskolan.
Azken urteotan diseinu eta berrikuntza arloko proiektuetan aritu da lanean, Pernod-Ricard, Museo Guggenheim Bilbao, Infojobs, Línea Directa Aseguradora, Hibu-Yell, Telefónica eta Getxo eta Barakaldoko udaletan, besteak beste.
Maraka izeneko estudio eta laborategiaren sortzaileetako bat da, bertan diseinurako ikerketa, zerbitzuen diseinua eta formakuntza eskaintzen dira.
Ikastaro praktikoa da proposatzen dena, hasierako 4 orduak metodologia eta tresna garrantzitsuenak eta arrakasta izan duten adibideak azaltzeko erabiliko dira.
Ondoren, beste 8 orduen helburua proiektu bat diseinatzea izango da. Izena eman duten pertsonen arabera erabakiko da gaia (kultur proiektu bat sortu, liburutegi zerbitzu bat diseinatu, ekintza berritzaile bat diseinatu, etb.). Orokorrean hau izango da ikastaroaren egitura:
Hezkuntza, administrazio publikoa, berrikuntza edota marketing departamentuetan lan egiten duen pertsona orori. Prozesu sortzaile, parte-hartzaile eta berritzaileak bere jardunean integratzea interesatzen zaien guztiei zuzendua.