Udako Ikastaroak :: Soziologia

Proiektuak garatzeko metodologia berritzailea, diseinu pentsamenduaren (Design Thinking) hastapenak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 26a

Design Thinking metodologia aplikatuz, erronka bati erantzuteko bideak aztertuko dira, pertsonen beharrizanak ulertuz, inspirazioa bilatuz, sormena landuz eta prototipatuz.

"Design Thinking" pertsonetan zentratutako ikuspegia duen metodologia da, diseinatzaileek erabiltzen dituzten erremintez ahalbidetzen dena. Pertsonen beharrizanei erantzun bat ematen saiatzen da, teknologiaren aldetik egingarria eta negozio aldetik bideragarria izateko ezaugarriak kontutan hartuz. 70. hamarkadan Stanford Univertsitatean garatzen hasi ziren metodologia da.

Egun hezkuntza, gizarte berrikuntza, negozioen sorrera eta marketing-ean aplikatzen da. Bere ezaugarririk garrantzitsuenak, enpatia, sormena, pertsonetan zentratua egotea eta prototipazioa dira.

Ikastaro honetan, diseinu ikuspegiak eta azaldutako prozesuaren balio estrategikoak  eremu desberdinetan duen aplikagarritasuna balioan jarriko da.

Irakasleak

  • Eider Aldape Martin

    Mondragon Unibertsitatetik Diseinu Industrialean graduatua. Politecniko di Milano Unibertsitatean Diseinuan Masterra egin zuen eta UOC-ean Gizarte berrikuntza eta jasangarritasunean graduondokoa.

    Milano eta Euskal Herrian hainbat diseinu estudiotan lanean egon ondoren, Mondragon Unibertsitatean irakaskuntza eta ikerketa arloan egin du lan, Zerbitzu diseinua eta Design Thinking gaietan batez ere.

    Maraka izeneko estudio eta laborategiaren sortzaileetako bat da, bertan diseinurako ikerketa, zerbitzuen diseinua eta formakuntza eskaintzen dira.

    @EiderMaraka

  • Irune Jimenez Gonzalez

    Diseinu industrialean ikasketak burutu zituen Mondragon Unibertsitatean eta Arte, Diseinu eta Espazio Publikoan Masterra Bartzelonako Elisava Diseinu Eskolan.

    Azken urteotan diseinu eta berrikuntza arloko proiektuetan aritu da lanean, Pernod-Ricard, Museo Guggenheim Bilbao, Infojobs, Línea Directa Aseguradora, Hibu-Yell, Telefónica eta Getxo eta Barakaldoko udaletan, besteak beste.

    Maraka izeneko estudio eta laborategiaren sortzaileetako bat da, bertan diseinurako ikerketa, zerbitzuen diseinua eta formakuntza eskaintzen dira.

    @IruneMaraka

Helburuak

  • Erronkei aurre egiteko metodologia eta tresna berriak ezagutu.
  • Diseinu ikuspegia barneratu eta aplikagarritasuna ulertu.
  • Sormen eta enpatia gaitasunak landu.

Edukiak

  • Design Thinking prozesua (proiektu batekin praktikan jarriko da): 5 atalez osatzen da (ikerketa, sintesia, sortzea, definizioa eta egitea).
  • Erremintak: Eragile mapa, Enpatia mapa, Mugikor bidezko etnografia, Pertsonak, Tendentzien analisia, sormen teknikak eta prototipazioa.
  • Partaidetza saio baterako kontzeptu garrantzitsuenak.
  • Proiektuen aurkezpena.

Metodologia

Ikastaro praktikoa da proposatzen dena, hasierako 4 orduak metodologia eta tresna garrantzitsuenak eta arrakasta izan duten adibideak azaltzeko erabiliko dira.

Ondoren, beste 8 orduen helburua proiektu bat diseinatzea izango da. Izena eman duten pertsonen arabera erabakiko da gaia (kultur proiektu bat sortu, liburutegi zerbitzu bat diseinatu, ekintza berritzaile bat diseinatu, etb.). Orokorrean hau izango da ikastaroaren egitura:

  • Ulertu: talde bakoitzak landuko den gaia aztertu beharko du, bertan dauden eragileak identifikatu eta beraien arazoak identifikatuz. Horrez gain, inspirazio saio bat ere izango da.
 Horretarako Diseinurako ikerketak bere baitan hartzen dituen tresna desberdinak erabiliko dira, hauetako batzuk hurrengoak izanik: Eragile mapa, Enpatia mapa, Mugikor bidezko etnografia, Pertsonak eta Tendentzien analisia.
  • Definitu: Ulertu fasean lortutako informazio guztia laburtu eta ordenatzea izango da helburua. Bertan, gako (insight) garrantzitsuak identifikatuko direlarik. Gako hauekin, diseinu erronka bat definituko da hurrengo fasera pasatzeko.
  • Sortu: Sormen saio bat izango da. Dinamika sortzaileen bidez eta lehen bi faseetan lortutako informazioarekin, diseinu erronkari erantzuna emango dien proposamen berritzaileak garatzea izango da helburua.
  • Prototipatu: Proposamen hauek baliozkoak diren frogatzeko, prototipatu egingo dira, ideiak frogatuz bukaerako proposamena hobetzen joango dira parte-hartzaileak.
  • Proposamenaren aurkezpenari ere garrantzia emango zaio, hori dela eta, talde bakoitzak bere proposamena beste taldeen aurrean aurkeztu beharko du, honetarako ikastaroaren neurrira prestatutako plantilez baliatuko dira.

Nori zuzendua

Hezkuntza, administrazio publikoa, berrikuntza edota marketing departamentuetan lan egiten duen pertsona orori. Prozesu sortzaile, parte-hartzaile eta berritzaileak bere jardunean integratzea interesatzen zaien guztiei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

Baiona, ikastaroak, design-thinking, sormena, partaidetza, ideia beriak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.