Udako Ikastaroak :: Soziolinguistika

Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 19a

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeari begira egindako aurrera pausoak agerikoak diren bezala, euskalgintzan diharduten agenteen artean gero eta orokortuagoa dago fase baten agortzearen kontzientzia. Aurreko fasean, euskararen ezagutza sendotzea eta zabaltzea hartu zen ardatz, ezagutza eta erabileraren artean harreman zuzen eta positiboa zegoela sinetsita, eta euskararen biziberritzea ezagutzak bermatuko zuela pentsatuta. Ikuspegi hori zalantzan dago gaur egun; euskararen ezagutzak gora egin arren, erabilerak ez duelako joera eta neurri berbera jarraitu, ez hedabideetan, ez etxean, ez aisialdian, ez eskolako esparru batzuetan, ezta lan munduan ere. Aldi berean, urteotan, testuinguru soziala bera ere aldatu egin da, garai batean eraginkorrak ziren euskararen biziberritzeari begirako diskurtsoen baliozkotasun eta eraginkortasuna auzitan jarriz.

Eszenatoki horrek interpelatu egiten gaitu: norantz eta nondik egin behar dira euskararen biziberritzearen aldeko ahalegin berriak? Orain arteko marko berberetan funtzionatzen jarraitu dezakegu? Diskurtso berriak behar ditugu? Badaude? Zein praktika izango dira beharrezkoak hemendik aurrera? Eta noski, zein harreman daude eta behar ditugu praktika, diskurtso eta marko zahar-berrien artean?

Ikastaro hau Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuarekin elkarlanean antolatu da.

Ikusi hemen ikastaroaren aurkezpen bideoa: Ibon Manterola eta Jone Goirigolzarri, Euskararen biziberritzea.

Ikusi hemen ikastaroko bildeo bilduma

Irakasleak

  • Jaime Altuna Ramírez

    Gizarte antropologoa.

  • Kike Amonarriz Gorria

    Telebistako aurkezlea eta soziolinguista.

    “Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz” sekuentzia didaktikoen zuzendaria.

    unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

  • Alberto Barandiaran Amillano

    Hekimen. Kazetaria eta idazlea. Berriako kidea.

  • Leire Diaz de Gereñu Lasaga

    UPV/EHUko doktore eta Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea da. Ahozko hizkuntzaren azterketan eta euskararen didaktikan ikerlari dihardu ELEBILAB ikertaldean. Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kide da.UEUkidea

  • Jone Goirigolzarri Garaizar

    Soziologia eta Antropologia sozio-kulturalean doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

  • Jone M. Hernandez Garcia

    UPV/EHU. Antropologia irakaslea.

  • Mikel Irizar Intxausti

    Gipuzkoako Foru Aldundia. Hizkuntza berdintasuneko zuzendari nagusia.

    Topagunea eta Tokikom-eko lehendakari ohia.

  • Paula Kasares Corrales

    Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

  • Xabier Landabidea Urresti

    Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua.

    Twitter: @txerren

  • Ibon Manterola Garate

    Hizkuntzalaritzan doktorea, UPV/EHUko irakaslea.

  • Ane Ortega Etcheverry

    BAM Irakasle eskolako irakaslea. Espainiar Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Soziolinguistika eta Espainiar Ikasketetan doktorea Londresko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea

  • Txerra Rodriguez Gomez

    EMUNen hizkuntza aholkulari eta UPV/EHUn doktoregai.

  • Patxi Saez Beloki

    Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kidea

  • Gorka Salces Alcalde

    UPV/EHUtik Doktorea, Errota Digitala elkarteko kidea eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

    Twitter: @gorkasalces

  • Belen Uranga Arakistain

    Soziolinguistika klusterra

  • Josune Zabala

    Soziolinguistika Klusterra Elkarteko teknikaria; ahozkotasunaren ikerketa eta formazioan aditua.

Helburuak

  • Euskararen biziberritzearen orain arteko ibilbidearen hausnarketa kritikoa egitea esparru eta ikuspegi anitzetatik.
  • Euskararen normalizazioan aurrera egiteko diskurtso eta praktika berriak proposatzea, esparruz esparru.
  • Euskararen biziberritzearen ikuspegi globala lantzea, esparruen arteko sinergiak bilatuz.

Edukiak

  • Euskararen normalizazio prozesuaren azterketa kritikoa.
  • Familia, aisialdi, eskola, lan mundu eta hedabideetako euskararen biziberritzerako diskurtso eta praktika zahar eta berrien azterketa eta proposamena, ikuspegi orohartzaile batetik.

Metodologia

Ikastaroak hitzaldiak eta eztabaida-saioak bilduko ditu. Ikastaroari sarrerako hitzaldi batekin emango zaio hasiera. Hitzaldiaren helburua euskararen biziberritze prozesuaren ibilbide kritikoa burutzea izango da, gaur egungo markoa irudikatuz eta ikastaroan zehar landuko diren gaiei sarrera eginez.

Sarrera horren ostean euskararen biziberritzeari esparruz esparru helduko zaio, betiere, ikuspegi orohartzailea buruan izanik. Esparru bakoitzaren lanketarako adituen mahai-ingurua eta ikastaroan izena eman dutenen lan-dinamikak konbinatuko dira. Dinamika hauek askotarikoak izango dira eta gaian aditua den dinamizatzaile batek gidatuko ditu. Dinamikon helburua hizlariek planteatutako ideietatik pausu bat harago joatea izango da, alegia, euskararen biziberritzerako diskurtso eta praktika erabilgarri edota berriak proposatzen saiatzea.

Ikastaroari itxiera hitzaldi batekin emango zaio. Azken hitzaldi horren helburua ikastaroan zehar agertutako ideia interesgarrienak bildu eta ikastaro/hausnarketa saio berrietarako galdera berriak planteatzea izango da.

Sarrerako eta itxierako hitzaldietan zein mahai-inguruetan ohiko galdera txandatxoak ere izango dira.

Nori zuzendua

Ikastaroa maila profesional, akademiko zein pertsonalean euskararen biziberritzearekiko interesa duen norbanako, talde zein erakunde guztiei dago zuzendua. Besteak beste, erakunde publiko zein pribatuetako langileei: euskara teknikariak eta plangintza sortzaile eta bideratzaileak, aisialdiko begiraleak, kazetariak, irakasleak, ikerlariak, eta abar.

Egitaraua

2016-07-01

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

Euskararen biziberritzea eskolan.

  • 9:00-10:30 Mahai-ingurua: Ane Ortega (Begoñako Andra Mari Irakasleen UE) eta Leire Diaz de Gereñu (UPV/EHU).
  • 10:30-11:00 Atsedena.
  • 11:00-13:00 Dinamika: Josune Zabala (Soziolinguistika Klusterra)
13:00-14:30

Bazkaltzeko tartea.

14:30-17:30

Euskararen biziberritzea familian eta aisialdian.

  • 14:30-16:00 Mahai-ingurua: Jone Miren Hernandez (UPV/EHU), Jaime Altuna (Gizarte Antropologoa) eta Paula Kasares (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
  • 16:00-17:30 Dinamika: Kike Amonarriz (EiTB).
17:30-18:30

Itxiera ekitaldia: ikasitakoak laburbildu aurrera begirakoak planteateko.

  • Belen Uranga (Soziolinguistika klusterra).

 

2016-06-30

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ikastaroaren aurkezpena.

  • Landuko diren gaien eta erabiliko den lan-metodologiaren aurkezpena. Jone Goirigolzarri (Deustuko Unibertsitatea) eta Ibon Manterola (UPV/EHU).
09:30-10:30

Euskararen biziberritzearen ibilbidea: azterketa kritikoa.

  • Mikel Irizar (Gipuzkoako Foru Aldundia).
10:30-14:00

Euskararen biziberritzea lan munduan.

  • 10:30-11:30 Mahai-ingurua: Patxi Saez (soziolinguista).
  • 11:30-12:00 Atsedena.
  • 12:00-14:00 Dinamika: Txerra Rodriguez (EMUN).
14:00-15:30

Bazkaltzeko tartea.

15:30-19:00

Euskararen biziberritzea hedabideetan.

  • 15:30-17:00 Mahai-ingurua: Alberto Barandiaran (Hekimen) eta Gorka Salces (Behategia).
  • 17:00-19:00 Dinamika: Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2016ko ekainaren 20ko ebazpena).Homologazio kodea: 1668348011Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, ikastaroak, euskararen biziberritzea, diskurtsoak, euskara, hizkuntza plangintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.