Udako Ikastaroak :: Soziolinguistika
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeari begira egindako aurrera pausoak agerikoak diren bezala, euskalgintzan diharduten agenteen artean gero eta orokortuagoa dago fase baten agortzearen kontzientzia. Aurreko fasean, euskararen ezagutza sendotzea eta zabaltzea hartu zen ardatz, ezagutza eta erabileraren artean harreman zuzen eta positiboa zegoela sinetsita, eta euskararen biziberritzea ezagutzak bermatuko zuela pentsatuta. Ikuspegi hori zalantzan dago gaur egun; euskararen ezagutzak gora egin arren, erabilerak ez duelako joera eta neurri berbera jarraitu, ez hedabideetan, ez etxean, ez aisialdian, ez eskolako esparru batzuetan, ezta lan munduan ere. Aldi berean, urteotan, testuinguru soziala bera ere aldatu egin da, garai batean eraginkorrak ziren euskararen biziberritzeari begirako diskurtsoen baliozkotasun eta eraginkortasuna auzitan jarriz.
Eszenatoki horrek interpelatu egiten gaitu: norantz eta nondik egin behar dira euskararen biziberritzearen aldeko ahalegin berriak? Orain arteko marko berberetan funtzionatzen jarraitu dezakegu? Diskurtso berriak behar ditugu? Badaude? Zein praktika izango dira beharrezkoak hemendik aurrera? Eta noski, zein harreman daude eta behar ditugu praktika, diskurtso eta marko zahar-berrien artean?
Ikastaro hau Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuarekin elkarlanean antolatu da.
Ikusi hemen ikastaroaren aurkezpen bideoa: Ibon Manterola eta Jone Goirigolzarri, Euskararen biziberritzea.
Ikusi hemen ikastaroko bildeo bilduma
Gizarte antropologoa.
Telebistako aurkezlea eta soziolinguista.
“Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz” sekuentzia didaktikoen zuzendaria.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Hekimen. Kazetaria eta idazlea. Berriako kidea.
UPV/EHUko doktore eta Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea da. Ahozko hizkuntzaren azterketan eta euskararen didaktikan ikerlari dihardu ELEBILAB ikertaldean. Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kide da.UEUkidea
Soziologia eta Antropologia sozio-kulturalean doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
UPV/EHU. Antropologia irakaslea.
Gipuzkoako Foru Aldundia. Hizkuntza berdintasuneko zuzendari nagusia.
Topagunea eta Tokikom-eko lehendakari ohia.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua.
Twitter: @txerren
Hizkuntzalaritzan doktorea, UPV/EHUko irakaslea.
BAM Irakasle eskolako irakaslea. Espainiar Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Soziolinguistika eta Espainiar Ikasketetan doktorea Londresko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea
EMUNen hizkuntza aholkulari eta UPV/EHUn doktoregai.
Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kidea
UPV/EHUtik Doktorea, Errota Digitala elkarteko kidea eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
Twitter: @gorkasalces
Soziolinguistika klusterra
Soziolinguistika Klusterra Elkarteko teknikaria; ahozkotasunaren ikerketa eta formazioan aditua.
Ikastaroak hitzaldiak eta eztabaida-saioak bilduko ditu. Ikastaroari sarrerako hitzaldi batekin emango zaio hasiera. Hitzaldiaren helburua euskararen biziberritze prozesuaren ibilbide kritikoa burutzea izango da, gaur egungo markoa irudikatuz eta ikastaroan zehar landuko diren gaiei sarrera eginez.
Sarrera horren ostean euskararen biziberritzeari esparruz esparru helduko zaio, betiere, ikuspegi orohartzailea buruan izanik. Esparru bakoitzaren lanketarako adituen mahai-ingurua eta ikastaroan izena eman dutenen lan-dinamikak konbinatuko dira. Dinamika hauek askotarikoak izango dira eta gaian aditua den dinamizatzaile batek gidatuko ditu. Dinamikon helburua hizlariek planteatutako ideietatik pausu bat harago joatea izango da, alegia, euskararen biziberritzerako diskurtso eta praktika erabilgarri edota berriak proposatzen saiatzea.
Ikastaroari itxiera hitzaldi batekin emango zaio. Azken hitzaldi horren helburua ikastaroan zehar agertutako ideia interesgarrienak bildu eta ikastaro/hausnarketa saio berrietarako galdera berriak planteatzea izango da.
Sarrerako eta itxierako hitzaldietan zein mahai-inguruetan ohiko galdera txandatxoak ere izango dira.
Ikastaroa maila profesional, akademiko zein pertsonalean euskararen biziberritzearekiko interesa duen norbanako, talde zein erakunde guztiei dago zuzendua. Besteak beste, erakunde publiko zein pribatuetako langileei: euskara teknikariak eta plangintza sortzaile eta bideratzaileak, aisialdiko begiraleak, kazetariak, irakasleak, ikerlariak, eta abar.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-13:00 |
Euskararen biziberritzea eskolan.
|
|
13:00-14:30 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
14:30-17:30 |
Euskararen biziberritzea familian eta aisialdian.
|
|
17:30-18:30 |
Itxiera ekitaldia: ikasitakoak laburbildu aurrera begirakoak planteateko.
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Ikastaroaren aurkezpena.
|
|
09:30-10:30 |
Euskararen biziberritzearen ibilbidea: azterketa kritikoa.
|
|
10:30-14:00 |
Euskararen biziberritzea lan munduan.
|
|
14:00-15:30 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:30-19:00 |
Euskararen biziberritzea hedabideetan.
|
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2016ko ekainaren 20ko ebazpena).Homologazio kodea: 1668348011Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: