Udako Ikastaroak :: Historia, Antropologia, Soziologia

Aldaketa Nafarroan, gobernu-kudeaketa aldaketa, erregimen aldaketa? Irakurketa eta etorkizunerako erronkak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 19a

2015eko maiatzeko hauteskundeek aldaketa nabaria ekarri zuten Nafarroako kartografia instituzionalean, Franco hil ondotik nagusitutako bi indar nagusiak insituzio mailako boteretik ia kanpo gelditu zirelarik.

Zaila zirudien arren ibilbide, estrategia eta kultura ezberdinetako indar eta pertsonek bat egin zuten aldaketa gauzatzeko. Bat egite hori, berriz, ez da tentsio eta erronkarik gabeko hautua. Aldaketaren etorkizuna irekirik dago eta oztopoak nahiz zailtasunak agerian gelditzen ari direlarik. Parada ederra izan daiteke Udako Euskal Unibertsitatea aldaketaren zergatiak, tentsioak, erronkak eta etorkizunerako aukerak aztertzeko, azken hauen artean, euskararen gaiak presentzia nabaria izango du.

Ikastaro hau Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

ikusi hemen ikastaroaren aurkezpen bideoa: Floren Aoiz, Aldaketa Nafarroan.

Irakasleak

  • Sagrario Aleman Astiz
  • Jon Alonso Fourcade
  • Dabid Anaut Peña

    Idazlea eta euskara teknikaria.

  • Floren Aoiz Monreal

    Idazlea, gazte mugimenduan nahiz politikagintzako hainbatesparrutan ibilitakoa. Ikerketa historikoari lotutako bi liburu argitaratuditu.

  • Hedoi Etxarte Moreno

    Idazlea eta itzultzailea. Langabea.

  • Ibai Fernandez Lakabe
  • Iván Giménez Gil
    ELA sindikatuko komunikazio arduraduna. Kazetaria. Hainbat komunikabideetan lan eta kolaboratu egin du. Hainbat liburu idatzi ditu (El Corralito Foral, Korralito Forala euskarazko komikia, Agerre eta Garcilaso...). Euskara Nafarroan-i buruzko gogoeta eta dokumentuaren egilea (talde lanetan: Euskararen Lege Berri baten beharra).
  • Reyes Ilintxeta Jimenez

    Kazetari iruindarra.

  • Emilio Majuelo Gil

    Historialaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea

  • Garbiñe Petriati Ijurra
  • Joxerra Senar Elso
  • Bixente Serrano Izko

    Garai batean politikan ibilia, Historia eta batik bat Nafarroako historiaren irakasle izana gero hamasei urtetan. Esperientzia hori oinarri, Nafarroa, historiaren hariak dibulgazio liburuaren egile.

  • Iñaki Soto Nolasko
  • Oskia Ugarte Abarzuza

    artearen historian lizentziatua, UEUkidea

Helburuak

  • Nafarroa Garaiko aldaketaren inguruko haunarketa orokorrean sakontzea.
  • Aldaketaren hausnarketa lantzea euskalgintzaren ikuspegitik.
  • Politika herritar guztion afera bezala ulertuta, prozesu sozio-politikoen irakurketa kritikoa sustatzea.

Metodologia

Ikastaro hau hiru maha inguruz osatua egongo da. Mahai inguru ezberdinetan dinamika berdina jarraituko da: hizlariek mintzaldi laburrak egingo dituzte, ostean moderatzaileak galdera orokor bat planteatuko du mahaikide zein parte hartzaileen artean eztabaida piztuz.

Nori zuzendua

Orohar, Nafarroako aldaketaz eta aldaketa prozesuen inguruan interesa duten guziei zuzenduta. Era berezian, euskalgintzari, gaiari emanen diogun garrantzia dela eta.

Egitaraua

2016-06-29

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Sarrera

09:30-11:00

1. mahai ingurua: Aldaketaren aurrekariak: begirada historikoa.

Gonbidatuak:

  • Bixente Serrano Izko, irakasle erretitarua, historialari eta idazlea, presoa frankismoan, diputatuohia Madrilen, hainbat komunikabidetan laguntzailea eta Euskokultur Fundazioaren Patronatukideen Presidentea.
  • Emilio Majuelo, historialaria, NUPeko irakaslea, XX. mendeko historia sozialaren ikertzailea, gaur egun Nafarroako Errepresioaren Memoria Historikoaren Fondo Dokumentalaren zuzendaria.
  • Floren Aoiz, Nafar parlamentari ohia, HBren bozeramaile ohia, idazlea, hainbat komunikabidetan laguntzailea, gaur egun Iratzar Fundazioaren zuzendaria.

Moderatzailea: Oskia Ugarte, historian lizentziatua, UEUkidea.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

2. mahai ingurua: Aldaketaren nondik norakoak: azterketa kritikoa: erregimen-gobernu-eredu aldaketa?

Gonbidatuak:

  • Iñaki Soto, Gara egunkariko zuzendaria da. Filosofian lizentziatua.
  • Joxerra Senar, Berria egunkarian Politika eta Ekonomia saileko kazetaria, CAN: eta hemen ez da ezer gertatu liburuaren egilea.
  • Ivan Giménez, Kazetaria, Diario de Noticiasen ibilia, laguntzailea hainbat komunikabidetan, idazlea, gaur egun ELA sindikatuaren Nafarroako arduradun-albokoa, berriki El corralito foral liburua argitaratu du.
  • Ibai Fermandez Lakabe, Ikusentzunezko komunikazioan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean. Komunikabide ezberdineta ibili eta gero Diario de Noticiaseko politika lan-taldean sartu zen 2006. Euskalerria Irratia eta Euskadi Irratiko ohiko kolaboratzailea da.

Moderatzailea: Hedoi Etxarte, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Biolinaren lizentzia eskuratu zuen eta EHUn Itzulpengintza eta interpretazioa. Idazlea. Katakrak Liburuak lan-kooperatibako langilea da.

13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-16:30

3. mahai ingurua: Euskalgintzaren ikuspegiak: aldaketa eta euskara.

Gonbidatuak:

  • Garbiñe Petriati, Lanbide Heziketako ikasketak eta Magisteritza egin ditu. AEKn lanean ibili da, baita Bai Euskarari Ziurtagiriaren sustapenean Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuan ere. 2010 ezkeroztik Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria da.
  • Dabid Anaut, euskara teknikari 22 urtez, Euskal Filologian lizentziaduna, Hizkuntza Plangintzan Graduondoko Unibertsitate-Diploma, gaur egun EH Bilduren nafar parlamentaria da
  • Sagrario Aleman, Etxalekun jaioa. IKAko Arturo Campionen irakasle eta zuzendari. Gau eskoletan ibilia beste zenbait tokitan. EHEko kide sorreran. Baita Zaldiko-Maldiko Elkartekoa ere hasieratik. Euskaltzain urgazle (2006) osoa 2007an. Sustapen Batzordeko buru eta Diruzaina bertan.
  • Jon Alonso, Iruñekoa, 1958an jaioa, Biologia ikasketak egina, itzultzailea da. Dozena bat liburu argitaratu ditu  eta hainbat egile euskaratu ditu. Prentsan eta hainbat mediotan kolaboratu du (Argia, Egunkaria, Berria, Euskal Herria Irratia, Euskadi Irratia).

Moderatzailea: Reyes Ilintxeta, kazetari iruindarra. Euskalerria Irratiko kidea duela 25 urte . Ze Berri? euskararen sustapenerako udalarteko aldizkariko erredaktorea da lehen zenbakia argitaratu zenetik, orain dela 20 urte. Honetaz gain Diario de Noticias eta Argia aldizkariko kolaboratzailea.

16:30-16:30

Amaiera.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaroa doanekoa da baina parte hartzeko izena eman behar da.

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat homologatutako jarduera (298/2016 uztailaren 22ko ebazpena).

Babesleak

Etiketak

Iruñea, ikastaroak, Nafarroa, euskara, hausnarketa, politika

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.