Udako Ikastaroak :: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia

Berezko Zuzenbide Zibilari buruzko hausnarketak (Euskal Zuzenbide Zibilaren 5/2015 Legearen aldarrikapenaren harira)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 22a

Jardunaldi hauen zioa euskal zuzenbide zibileko araudiaren egungo egoera aztertzea da. Izan ere, hogeita hamar urtetik gora igaro dira Espainiako Konstituzioa eta Estatutuak indarrean jarri zirenetik, eta zuzenbide foral edo berezia duten Nafarroako eta Euskadiko lurraldeek legegintza politika desberdinak eraman dituzte denboraldi horretan. Helburua partekatzen dute, zeina izan baiten, beti, erakude zibil historikoak biziraun araztea, baina aldi berean gaurko munduan eta egungo Euskal Herri industrialduan dauden beharrei erantzuteko gai izan daitezen, haiek moldatuz.

FEDHAVek unibertsitateko ikasleentzat 20 beka emango ditu (ikusi argibideak orriaren amaieran).

Irakasleak

  • Itziar Alkorta Idiakez

    Zuzenbide Zibileko irakasle titularra, UPV/EHU. UEUkidea.

  • Unai Belintxon Martin

    Nazioarteko Zuzenbide Zibileko, irakasle atxikia, NUP.

  • Santiago Goñi Zabala

    Abokatua, Zuzenbide Zibileko irakasle atxikia, UPV/EHU.

  • Txemi Gorostiza Vicente

    Abokatua, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Idazkaria.

  • Leire Imaz Zubiaur

    Zuzenbide Zibileko irakasle agregatua, UPV/EHU. UEUkidea.

  • Roldán Jimeno Aranguren

    Historian doktorea eta Zuzenbidearen Historian irakasleNafarroako Unibertsitate Publikoan. UEUkidea.

  • Mikel Mari Karrera Egialde

    Zuzenbide Zibileko irakasle titularra, UPV/EHU. UEUkidea.

  • Gregorio Monreal Zia

    Zuzenbidearen historiako katedradun ohia, NUP.

  • Josu Oses Abando

    Eusko Legebiltzarreko legelaria.

Helburuak

  • Euskal Zuzenbide Zibileko Legeak eta Nafarroako Foru Konpilazioak zein irizpide partekatzen dituzte.
  • Inguruko beste Zuzenbide Zibilek antzekotasunik duten aztertzea.
  • Euskal Zuzenbide Zibileko eta Nafarroako Konpilazioen legeen etorkizunaren aurreikustea.

Edukiak

Euskal Zuzenbide Zibilaren garapenera begira jarrita, Jardunaldi hauetan jorratuko dira zuzenbide pribatuaren erakunde nagusiak, hauen iragana, enbor beretik sortakoak diren heinean eta haien egungo arautzea eta etorkizuneko ildoen eztabaida.

Metodologia

9 irakasle adituk emango dituzte beste hainbeste hitzaldi, 30 minutukoak.

Unibertsitatean ematen dituzte eskolak gehienak, UPV/EHUn, edo eta NUPen edo eta abokatuak dira Zuzenbidearen Euskal Akademian eta Euskal Legebiltzarrean.

Nori zuzendua

Gai honetan interesa duen orori.

Egitaraua

2016-06-28

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Irekiera.

  • Gregorio Monreal Zia
09:15-09:45

Etxea eta ondarea.

  • Mikel Mari Karrera Egialde
09:45-10:15

Ezkontza.

10:15-11:00

Eztabaidarako tartea.

11:30-12:00

Oinordetza.

  • Leire Imaz Zubiaur
11:30-11:30

Atsedena.

12:00-12:30

Kodifikazio prozesua.

  • Itziar Alkorta Idiakez
12:30-13:00

Eztabaidarako tartea.

13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-15:30

Euskal Zuzenbide Zibileko Legearen auzotasun zibila.

  • Unai Belintxon Martin
15:30-16:00

Euskal Zuzenbide Zibileko Legearen iturriak.

  • Txemi Gorostiza Vicente
16:00-16:30

Euskal Zuzenbide Zibileko Legearen ibilbidea: onarpena eta etorkizuna.

  • Josu Oses Abando
16:30-17:00

Eztabaidarako tartea.

17:00-17:15

Itxiera.

  • Santiago Goñi Zabala

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

FEDHAVek emandako beka eskatzeko, ezinbestekoa da unibertsitateko ikaslea zarela adierazten duen agiriren bat (matrikula gordekina, adibidz) aurkeztea. Beka eskatzeko, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus, 94 679 05 46 (Irati).

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat homologatutako jarduera (298/2016 uztailaren 22ko ebazpena).

Babesleak

Etiketak

Iruñea, ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.