Udako Ikastaroak :: Sexologia

Zakila duten neskak eta bulba duten mutilak. Haurren (tran)sexualitatea ulertzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 19a

Azken urteetan pentsaezina zen zerbait pentsagarri bihurtzen hasi da: haurren transexualitatea. Honetarako eskutik joan diren bi gertaera eman dira: batetik, errealitate hau ulertzeko kontzeptualizazio sexologikoa garatu da, eta bestetik familiak hasi dira seme-alaben sexu-identitatearen aldarrikapena entzuten, ulertzen eta laguntzen.

Pertsona baten sexua (sentitzen duen sexua) ez datorrenean bat jaiotzean genitalen arabera ezarritako sexuarekin, egoera horri transexualitatea deitzen zaio. Gaur egun daukagun jakintzarekin, baieztatu dezakegu transexualitatea ez dela gaixotasun edo nahasmen bat, giza aniztasunaren aldaera bat baizik.

Ikerketek argi eta garbi erakusten dute alde handia dagoela transexualitate egoeran dagoen umearen alboan egotetik, bere identitatea ukatzera. Haurtzaroan identitatea ukatu zitzaien heldu transexualen suizidioen saiakera-tasa % 41ekoa da. Aitzitik, berriki egindako ikerketetan ikusi da transexualitate egoeran dauden haur eta gazteen identitatea errespetatu zenean, haien ondoan egon eta babestu egin zituztenean, bizi eta zoriontasun kalitate indizeak bere adin bereko populazio ez transexualaren antzekoak direla.

Eta haur eta gazte hauen garapena lagundu ahal izateko nahitaezkoa da errealitate hau ulertzea.

Ikusi hemen ikastaroaren aurkezpen bideoa: Haurren (tran)sexualitatea ulertzen.

 

Irakaslea

Helburuak

  • Transexualitatea ulertzeko oinarri kontzeptuala eskuratzea.
  • Transexualitatearen inguruko ikerketen ezagutza eta interpretazioa.
  • Haur transexualitatearen errealitatea ezagutzea.
  • Transexualitate egoeran dauden haur eta gazteen, eta haien familien beharrak ezagutzea eta arlo desberdinetatik (irakaskuntza, pediatria, psikologia...) laguntzeko tresnak eskuratzea.

Edukiak

  • Sexua: neskak eta mutilak.
  • Moduak: maskulinoa eta femeninoa.
  • Sexuazio prozesua eta intersexualitatea.
  • Rol eta estereotipoen inposaketa.
  • Aniztasunaren altxorra.
  • Transexualitatea: aniztasunaren izate bat.
  • Transexualitatea haurtzaroan eta nerabezaroan.
  • Kontakizunaren garrantzia: Bidelagun izan ahal izateko ulermenaren eta entzumenaren garrantzia.
  • Transexualitatea eskolan eta familian lantzearen garrantzia.

Metodologia

Ikastaroan ahozko aurkezpenak egingo dira eta partaideen zalantzak, galderak eta interesetatik gai zehatzetan sakonduko da.

Bizitza-kotakizunak erabiliko dira.

Nori zuzendua

Hezitzaileei zuzendua, hau da haurrak eta gazteak hazten dituztenei: gurasoak, senideak, hezitzaileak (hezkuntza formala zein hezkuntza ez-formala)...

Haur eta gazteekin lan egiten duten edozein arloko profesionalei (pediatrak, gizarte-langileak...).

Haurren transexualitatean interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat homologatutako jarduera (298/2016 uztailaren 22ko ebazpena).

Babesleak

Etiketak

Iruñea, ikastaroak, transexualitatea, haurrak, umeak, gazteak, nerabeak, aniztasuna

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.