Udako Ikastaroak :: Soziologia

Biolentzia, bakea eta elkarbizitza: hausnarketarako aukera.

  • Hasiera-data: 2015(e)ko uztailaren 20a
  • Amaiera-data: 2015(e)ko uztailaren 21a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/jaso-ikastola-1/
  • Ordutegia: Astelehena-Asteartea. 9:00-13:00/15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 14a

Azken urteetako gertaerek, euskal gizartearen baitan bake prozesu itzulezin bat bultzatzeko beharrezko baldintzen ezarpenean lagundu dute, ez-bortizkerian oinarritutako bizikidetasuna, inklusioa, Giza Eskubideen errespetua, aniztasuna eta adostasuna, aldi berean, oinarri eta helburu izanik.

Ikastaroa hau gonbidapen bat da. Gatazkaren kontzeptua eta bere bizipena birfokatzeko gonbidapena, aurka egiteko prest egotetik jarrera adiskidetzaile eta eraikitzailea adieraztera pasatuz. Elkarrizketa eta topaketarako gonbitea da, ezberdinen arteko elkarrekintza gizatiartzeko, elkarkidetza bideak arakatzeko, arazoak errespetuz kudeatzeko eta desberdintasunaren kudeaketa suntsigarri berria saihestu ahal izateko.

Irakaslea

Helburuak

  • Biolentziaren hiru ardatz nagusiak ezagutzea.
  • Bortizkeriaren ondorioez eta efektuez jabetzea.
  • Autokritikari leku ematea.
  • Bakearen bidea sustatzea.

Edukiak

1. Biolentziaren hirukia.

  • Biolentzia zuzena
  • Biolentzia estrukturala
  • Biolentzia kulturala

2. Biolentziaren gurpil zoroa.

3. Biolentziaren efektuak eta ondorioak.

4. Baketa eta Elkarbizitza.

5. Autokritika: identitate kolektibo eraikitzaile baterantz.

  • Borondatea, autoestimua, ausardia, umiltasuna eta ondradutasuna

6. Bakearen hirukia.

  • Bake-kulturaren oinarrizko 3 osagaiak: Biolentzia eza, Sormena eta Enpatia
  • Berreraikitzea vs. biolentzia zuzena
  • Ebazpena vs. biolentzia estrukturala
  • Adiskidetzea vs. biolentzia kulturala

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izanen da. Eduki teorikoak ariketa praktikoekin tartekatuko dira; taldearen eta partaideen ekarpenak jasotzearren, eduki teorikoen barnerapena errazteari begira eta eztabaida sustatzeko asmoz.

Nori zuzendua

Gaiaren inguruan hausnartzeko prest dagoen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

Iruñean, ikastaroak, gogoeta, giza eskubideak, errespetua, aniztasuna, adostasuna, elkarrekintza, ez-bortizkeria

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.