banner Buruxkak - UEUko liburutegi digitala

Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Teknologia

Raspberry Pi tailerra: irakaskuntzarako baliabide berria.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 1a

Raspberry Pi proiektuak, oso konputagailu merkea garatzea zuen helburu, baita lortu ere. Berez, Raspberry Pi txartela kostu baxuko eta kreditu-txartel tamainako konputagailua da, telebista edo pantaila batean konekta daitekeena eta ohiko teklatu eta sagua erabiltzen duena. Hasieratik, informatika inguruko ezagutza zabaltzea eta ezagutza horren ikasketa erraztea izan zen proiektua bultzatu zuen fundazioaren helburua. Gauzak horrela, esan daiteke irakaskuntza errazteko zirkulua itxi egin dela, proiektu horri eta software libreari esker.

Tresna hau erabiliz, izugarri erraztu da elektronikan oinarritutako proiektuak garatzeko bidea. Webean adibide onak aurki daitezke: sistema domotikoak, segurtasun-sistemak, … Izan ere, aukera ugari dira.

Irakasleak

Helburuak

  • Raspberry Pi tresna ezagutzea, muntatzea, konfiguratzea eta programatzen hastea.
  • Tresna erabiliz proiektu txiki bat burutzea.
  • Lankidetza sustatzea arlo honetan.

Edukiak

Sarrera

RPi eta bere osagaiak. Muntaketa.

  • RPi-a konektatzen

Sistemaren instalazioa eta konfigurazioa: Raspbian

  • Linuxeko oinarriak
  • konfigurazioa
  • lehen probak
  • lehen praktika

Sarearen konfigurazioa. Segurtasuna

  • kontzeptuak
  • konfigurazioa
  • probak
  • bigarren praktika

RPi aplikatua I. Domotika

RPi aplikatua II. Multimedia zentroa

Metodologia

Talde-lana, praktikan oinarrituta. Atal bakoitzean, hasierako azalpenak eta gero, talde bakoitzak bere materialarekin modu praktikoan arituko da.

Nori zuzendua

IKT arloko zein elektronika arloko irakasleak, profesionalak eta zaleak. Linux sistemaren ezagutza minimo batzuek laguntzen dute baina ez dira derrigorrezkoak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

UEUk beharrezkoa den materiala eramango du, baina ordenagailu pertsonala eramatea gomendatzen da, ahal bada Linux/iOS sistemarekin.

Etiketak

ikastaroa, Baiona, elektronika, domotika

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 668304

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.