Udako Ikastaroak :: Psikologia
Guregan konfiantza gehiago izan nahi dugu eta bikoteari, gurasoei, seme –alabei, ikasle, nagusi edo lagunei haserretzeko beldurrik gabe adierazten ikasi. Sarritan nahiko genukeena adierazi ezinik edo esango genukeen baino gehiago edo modu kaltegarriagoan esaten aurkitzen gara, honek ekartzen digun ondoez eta erruaz, geurekin eta besteekin.
Marshalll Rosenberg-ek garatu zuen Komunikazio Ez Bortitzaren ereduan oinarrituko gara, modu erraz, zehatz, praktiko eta eraginkorrean geurekin edo besteekin komunikatzeko ematen dizkigun irizpideen baliagarritasunagatik. Norbere sentimendu eta beharrak adierazteko eta bestearen jokaera edo jarrera desatsegina entzun eta ulertzeko aukera ematen digu, egoera gatazkatsuak kooperaziotik eta errespetutik konpontzeko eta ez epaiketa eta min egitetik.
Komunikazio Ez Bortitzan ziurtagiriduna, Psikopedagogoa, Gizarte Hezitzailea eta Haur Masaje hezitzailea. Hartueman.
Teoria aurkeztu ondoren ariketa praktikoen bidez, partaideek eguneroko egoerak aztertu eta sakondu al izango dute.
Interesa duen edonori.
TALDEA BETE EGIN DA. Hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara (ez egin ordainketarik ikastaroa egiteko aukera daukazula konfirmatu arte)
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa, Hezkuntzako Zuzendari Nagusiaren 6/2015 abuztuaren 21eko ebazpenaren bidez onartua.