Udako Ikastaroak :: Psikologia

Harremanak zaintzeko nola hitz egin eta nola entzun.

  • Hasiera-data: 2015(e)ko uztailaren 20a
  • Amaiera-data: 2015(e)ko uztailaren 21a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/jaso-ikastola-1/
  • Ordutegia: Astelehena-Asteartea. 9:00-13:00/15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 12a

TALDEA BETE EGIN DA. Hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara (ez egin ordainketarik ikastaroa egiteko aukera daukazula konfirmatu arte)

Guregan konfiantza gehiago izan nahi dugu eta bikoteari, gurasoei, seme –alabei, ikasle, nagusi edo lagunei haserretzeko beldurrik gabe adierazten ikasi. Sarritan nahiko genukeena adierazi ezinik edo esango genukeen baino gehiago edo modu kaltegarriagoan esaten aurkitzen gara, honek ekartzen digun ondoez eta erruaz, geurekin eta besteekin.

 

Marshalll Rosenberg-ek garatu zuen Komunikazio Ez Bortitzaren ereduan oinarrituko gara, modu erraz, zehatz, praktiko eta eraginkorrean geurekin edo besteekin komunikatzeko ematen dizkigun irizpideen baliagarritasunagatik. Norbere sentimendu eta beharrak adierazteko eta bestearen jokaera edo jarrera desatsegina entzun eta ulertzeko aukera ematen digu, egoera gatazkatsuak kooperaziotik eta errespetutik konpontzeko eta ez epaiketa eta min egitetik.

Irakaslea

Helburuak

  • Komunikazio Ez Bortitzeko oinarrizko elementuak ezagutu.
  • Gure emozio eta jokaera eragiten duena ulertu hauek bideratzeko.
  • Adierazi nahi duguna zintzotasunez azaltzeko praktikak egin.
  • Entzuteko zaila egiten zaiguna enpatiaz entzuteko entrenamendua lortu.
  • Gatazken kudeaketa ezagutu.

Edukiak

  • Norbaitek gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten duenean: Nola esan benetan entzuteko? Zein limite jarri?
  • Egoera zailen aurrean nola adierazi zer pentsatzen dugun harremanak kaltetu gabe?
  • Nola egin aurre gatazka-egoerei era baketsuan eta bi aldeentzat atsegingarri izan dadin?
  • Nola babestu eta lortu gure helburuak gure solaskideen helburuei eraso edo mehatxu egin gabe?
  • Nola konektatu beste pertsonaren sentimendu eta premiekin, onartzeko zaila gertatzen zaidan eran adierazten bada ere?

Metodologia

Teoria aurkeztu ondoren ariketa praktikoen bidez, partaideek eguneroko egoerak aztertu eta sakondu al izango dute.

Nori zuzendua

Interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA. Hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara (ez egin ordainketarik ikastaroa egiteko aukera daukazula konfirmatu arte)

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa, Hezkuntzako Zuzendari Nagusiaren 6/2015 abuztuaren 21eko ebazpenaren bidez onartua.

Etiketak

ikastaroa, Iruñea, erlazioak, komunikazioa, marshall rosenberg, gatazkak, gatazken kudeaketa, emozioak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.