Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Matematika

Adimen sortzailea landu abakoaren bidez.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 12a

Gaur egungo gizartea, bi talde esanguratsuetan bana genezake: haur eta gazteak eta helduak. Lehen taldekoek, ezkerreko hemisferio zerebrala lantzeko joera daukate: berezko jokorako denbora eza, naturatik urruntzea, telebista eta bideo-joko gehiegi, kontsumoarekin lotutako aisialdiak...  ez dio usten eskuin hemisferioari bere garapen naturala izaten.

Bigarren taldeak aldiz, zahartzarora bikain heldu nahi dute, gaitasun kognitiboak bere osotasunean izan nahi dituzte.

Bi talde hauei Matematikak lagundu diezaieke, abako japoniarrak hain zuzen ere.

Prest al zaudete zuen bi hemisferioak konektatzera? Edo apurtu diren konexio horiek berreskuratzera?

Irakaslea

Helburuak

  • Hemisferioen garapen naturala ezagutu.
  • Abako japoniarra ezagutu.
  • Buruko kalkulua eta estrategia-ariketak ebazteko ariketak ezagutu.
  • Sistema hamartarra eta eragiketen esanahia ulertzea.
  • Arreta, distrakzioa eta hiperestimulazioa ezagutu.

Edukiak

  • Haurraren prozesu naturala.
  • Hemisferioen garapen naturalean ulertzea.
  • Abako japoniarraren erabilera edozein kalkulu egiteko.
  • Kalkulu mentala, irudiaren laguntzaz.
  • Kalkulu estrategien garapena abakoarekin, eskuarekin eta buruz.
  • Erreserba kognitiboa edukitzeko ideia batzuk.

Metodologia

Ikastaroa bi zatitan banatuko da: Sarrera, teoria desberdinen azalpenak, bideoak, ideia desberdinen plazaratzea, lan taldeak. Praktikoa: Abakoaren erabilera.

Nori zuzendua

Irakasleei, eskolan landu dezaketen materiala emango baita. Gurasoei, seme/alabekin lantzeko. Orokorrean, norberaren gaitasun kognitiboak indartu edukitzea nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.