Udako Ikastaroak :: Sexologia, Internet

IKTen erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 12a

Ikastaro honekin lortu nahi duguna gizarte eragileak neska eta mutilen arteko tratu onetan oinarritutako harremanei arreta eskaintzen jarraitzea da, azken hauek sustatuz, gaur egun, gazteek komunikaziorako eta harremanetarako erabiltzen dituzten bide berriak kontuan izanda.

Irakasleak

  • Ander Lertxundi Zelarain

    Psikologian lizentziatua, sexologoa. Emaize Sexologia Zentroko kidea.

    Facebook: Emaize

  • Ane Ortiz Ballesteros

    Sexologoa. Sare sozialetan eta berdintasunean aditua. Emaize Sexologia Zentroko kidea.

    Facebook: Emaize

Helburuak

  • Sexualitatearen ikuspegi positibo, adeitsu eta aberasgarri bat eskaini, hau espresatzeko eta bizitzeko modu desberdinekin batera. Ikuspegi integratzaile batetik, gazteen sexualitatea bermatu, honi arreta eskaini eta sexualitatearen heztearen garrantzia onartu.
  • Teknologiak, Internet eta komunikazioaren plataforma berriek identitate sexualei eta sexuen arteko erlazioetan nola eragiten duten aztertu.
  • Sare sozialen eta komunikaziorako beste plataformen erabilpen egoki baterako gakoak identifikatu, neskak eta mutilak teknologia berri hauen erabileran hezteko helburuarekin.
  • Sareek hezkuntza lanean sortzen dituzten erronkei aurre egiteko, hezitzaileak tresna eta baliabidez hornitu.

Edukiak

  • Sexuen arteko harremanei zuzendutako arretaren abiapuntua. (Marko kontzeptuala)
  • Neska eta mutilen sexualitatearen arretan, norberak dituen jarreren garrantzia.
  • Sare sozialak, terminologia eta gazteek egiten duten erabilpenaren errealitatea.
  • Gazteriaren ezaugarriak eta berezitasunak. Autoestimua, norbere irudiaren kudeaketa, pribatutasuna eta sare sozialak.
  • IKTen bidez gerta daitezkeen egoera desegokien identifikazioa eta prebentzioa (kontrola, mespretxua, xantaia, intimitatearen inbasioa…)
  • IKTen erabilpenaren azterketa, sare sozial motak eta egoera gatazkatsuak.
  • Profil seguru bat sortzeko araudia eta gakoak.
  • IKTen erabilera egoki bati bideratzeko hezkuntza gakoak.
  • Egoera zehatz batzuen abordaia: kasuen inguruko lana.
  • Baliabideak eta IKTen erabilpenerako hezkuntzarako baliabideak eta materialak.

Metodologia

Teoriko-praktikoa: alde batetik eduki teoriko desberdinak transmitituko dira eta bestetik, azterketarako, eztabaidarako eta eduki eta material desberdinen hausnarketarako espazioak sortuko dira, banaka zein taldeka. Lan egiteko modu oso aberasgarria eta atsegina izango da partehartzaileentzat.

Nori zuzendua

  • Gazteekin lanean edo elkarlanean (elkarteetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenei
  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, gazteen elkarteak eta beste erakunde batzuk).
  • Hezitzaileak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

ikastaroa, Iruñea, sexologia, sexuen arreta, sexuen hezkuntza, gasteak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.