banner

Udako Ikastaroak :: Biologia eta Natur Zientziak, Botanika, Ekologia, Geologia

Mendiko teknikak basabizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa Pirinioetan.

  • Hasiera-data: 2015(e)ko uztailaren 20a
  • Amaiera-data: 2015(e)ko uztailaren 25a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/jaso-ikastola-1/
  • Ordutegia: Astelehena-Larunbata. 9:00-17:00 (eguneko)
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 40.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 12a

TALDEA BETE EGIN DA (15-16-23), hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara.

Ikastaro honi 80 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Natur zientzien ikasketetako alor gehienetan teknika molekularrak orain arteko teknikak ordezten ari dira. Hala ere, zientzia honek esparru asko biltzen ditu hortaz aparte, eta ez dute garrantzi gutxiagorik: basabizitzaren kudeaketa, kontserbazioa, mendiko lana eta abar. Ikasle gazteek gutxi lantzen dituzte horrelakoak eta askotan Curriculum-etan plus bat izaten da honi buruzko zerbait agertzea. Ikastaro honek ikertzaile potentzialentzako lagungarria izango diren teknikak lantzea eta gai desberdinetan kritikoki eztabaidatzeko gai izatea du helburu. Horretarako, bost egun (uztailaren 20tik 25ra) egingo ditugu Nafarroako eta Pirinioetako toki desberdinak arakatzen eta gai desberdinak lantzen.

Irakasleak

Helburuak

  1. Mendiko lan naturalistikoetan trebatzea, natura interpretatzen ikasiz.
  2. Pirinioetako basabizitzaren dibertsitatea ezagutzea.
  3. Basabizitzaren azterketan maiz erabiltzen diren metodoak esperimentatzea.
  4. Basabizitzaren kudeaketak dituen arazo eta erronka berrien inguruan gogoeta egitea.

Edukiak

  1. Ibai arroen kudeaketa: Artikutzako basoak eta ibai ekosistemak (Artikutza, 1. eguna).
  2. Larre-baliabideetatik mendiko gaztaren ekoizpenera: Latxa ardien eragina Aralarko larreetan (Aralar, 2. eguna).
  3. Piriniotako herpetofauna ikertuz: identifikazioa, gaixotasunak eta laginketa-teknikak (Irati, 3. eguna).
  4. Pirinioetako basoen kudeaketa eta okilen kontserbazioa: bertako espezieen jarraipen-metodoak eta kudeaketa-arazoak (Aztaparreta, 4. eguna).
  5. Ingurune alpetarretako fauna: mendi-lanetik modelizazio informatikora (Lizara, 5. eguna).

Metodologia

Nafarroako eta Pirinioetako 5 leku bisitatuko ditugu, oinez eta autoz, biak konbinatuz: Artikutza, Aralar, Irati, Aztaparreta eta Lizara. Egunez mendiko ibilbideak egingo ditugu, eta leku zehatz batzuetan basabizitza ikertzeko teknika ezberdinak esperimentatuko ditugu. Ostiral gauez saguzarren jarraipen teknikak ezagutzeko aukera izango dugu. Lotarako mendiko aterpeak erabiliko ditugu. Irakasle gonbidatuak izango ditugu egun bakoitzean, eta bertan azalpenak emango dizkigute. Ondoren, afalosteko tertuliak ere antolatuko ditugu giro lasaiean eztabaidagune aparta izateko xedeaz.

Nori zuzendua

Mendiko ikerketa floristiko, faunistiko zein ekologikoetan interesatuta dauden biologia zein ingurumen zientzietako lizentziatu, graduatu eta ikasleentzat. Ez da aparteko ezagumendurik behar, baina bai mendian ibiltzeko ohitura eta alde-aldeko sasoia. Gainera, partaide bakoitzak ezinbestekoa du oinarrizko mendiko materiala eramatea (botak, zira, arropa aproposa, prismatikoak...).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa, Hezkuntzako Zuzendari Nagusiaren 6/2015 abuztuaren 21eko ebazpenaren bidez onartua.

Oharrak

OHAR GARRANTZITSUA: mendiko materiala, federazio lizentzia, garraioa, ostatua eta otordu gastuak EZ daude matrikulan sartuta, partaideek aparte ordaindu beharko dituzte.

  • Mendiko materiala: ikastaroa goi-mendian egingo denez, ezinbestekoa da mendiko material aproposa eramatea (botak, zira, arropa egokia, eguzkiko betaurrekoak). Gainera, oinarrizko material naturalistikoa ere eraman behar du partaide bakoitzak: lupa eta prismatikoak. Antolatzaileek jarriko dituzte teledetekziorako tresneria eta beharrezko gida, GPS eta mapak.
  • Federatuta egotea ezinbestekoa da: lotarako Aragoiko mendiko aterpeak erabiliko ditugunez, eta bertako deskontuez baliatzeko, beharrezkoa da Espainiako Federazioaren bidez federatuta egotea. Edozein mendi taldetan atera daiteke lizentzia (70-80 euro inguru kostatzen du). Bilbon Atxarre mendiko dendan zerbitzu hori eskaintzen dute, eta hortaz ez da beharrezkoa mendi-elkarte batetik bideratzea. Noski, federatua egoteak, halaber, mendian aseguratua egotea dakar, eta hauxe derrigorrezko baldintza da ikastaro honetan. Behin federatuta urte osoan zehar gozatu ahal izango duzu federatua izatearen abantailez.
  • Garraioa: Lekutik lekura mugitzeko autoak erabiliko ditugu, eta horietako batzuk behintzat ikasleek jarri beharko dituzte.
  • Ostatua eta otorduak: aipatu bezala, mendiko aterpeetan hartuko da ostatua eta otorduak martxaren arabera antolatuko dira.
  • Ikasle zerrenda osatzean bilera bat egingo dugu xehetasun hauek guztiak argitzeko.

Etiketak

ikastaroa, Iruñea, irteera naturalistikoak, basabizitza, kontserbazioa, mendiko flora, mendiko fauna

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 642854

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.