Udako Ikastaroak :: Antropologia, Folklorea
TALDEA BETE EGIN DA, hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara.
Beharrezkoa deritzogu jai-ereduak genero ikuspegi batetik aztertzea. Jai-ereduak gizartearen isla dira eta bizi dugun gizarte patriarkalak bere neurriko festak modelatzen ditu. Euskal Herrian dagoeneko martxan daude jai-ereduen inguruko hausnarketa egiten duten proposamen, prozesu, egitasmo eta ekimenak, eta horiek ezagutzeko aukera izango dugu.
Ikastaro honen balio erantsia gai honi buruz eskainiko den ikuspegi antropologikoa izango da. Jaien balio sinbolikoa azaltzeko aditu ezberdinak izango ditugu, baita, jaiak genero ikuspegitik aztertu eta bertan modu anitzetan ematen diren indarkeria prozesuen analisia eskainiko digutenak ere.
Azterketa, hausnarketa eta aurrera eramaten diren praktiken azalpenak erakutsiko digute, azken finean, festa ere badela iraultza feministaren espazio.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, kodea: 1568348024.
Kazetaritzan lizentziatua. Idazlea eta bertsolaria.
Emagin Elkarteko eta Bilgune Feministako kidea.
Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn.
Plazara Dantzara herri ekimeneko kidea.
Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn eta Mugimendu Feministako partaidea. UEUkidea.
Aktorea eta sortzailea.
Ikerlaria eta antropologoa (EMAGIN Ikerkuntza eta dokumentazio zentro feminista)
Historialaria.
Ikertzailea eta etnografoa.
Hezitzailea eta elkartegintzan aritua (EMAGIN Ikerkuntza eta dokumentazio zentro feminista)
Bi eguneko ikastaro honetan azalpen teorikoak eta praktikoak uztartuko ditugu hitzaldi, tailer eta mahai-inguruen bitartez. Jai-ereduen eta genero sistemaren inguruan lanean dabiltzan hainbat antropologo eta adituren hitzaldiak izango ditugu. Baina, era beran, Euskal Herriko jai eremu desberdinetan martxan dauden zenbait esperientzia ezagutzeko parada izango dugu.
Ikastaroa antropologian, generoan, jai-ereduetan, herri mugimenduetan edota euskal kulturgintzan interesa duen edonori zuzendua dago.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Sarrera. |
|
09:30-10:30 |
Tradizio itsuak edota desberdinkeriaren ikusezintasun errituala. |
|
10:30-11:30 |
Jaietan dantzan gauden gorputzak gogoetagai. |
|
11:30-11:45 |
Atsedena |
|
11:45-13:00 |
Festa dezagun geroa: jaien inguruko diagnosiak eta proposamenen kutxa. Talde-gogoeta. |
|
15:00-16:00 |
Festa dezagun geroa: jaien inguruko diagnosiak eta proposamenen kutxa. Talde-gogoeta. |
|
16:00-18:00 |
Kultur esperientzia feministak: musika, bertsoa eta antzerkia.
|
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:45 |
Emeki-emeki berdintasunezko danborradarantz. |
|
09:45-10:30 |
Euska Herriko alardeak: bi hamarkadetako atzerapenak eta aurrerapenak.Irun, Hondarribia eta Antzuolako esperientzietara hurbilpena. |
|
10:30-11:15 |
Baztango Mutil dantzak: praktikatik teoriarat eta teoriatik praktikarat. |
|
11:15-11:30 |
Atsedena |
|
11:30-12:15 |
Genero indarkeria jaietan edo indarkeriaren generoa. |
|
12:15-13:30 |
Mahai ingurua: erresistentziak eta estrategiak (ikuspegi instituzionala eta herritarra). |
|
15:30-17:30 |
Festa iraultza feministarako espazio: erresistentziez, plazeraz eta jai-eredu feministez.Mahai ingurua:
|
|
17:30-18:00 |
Ikastaroaren itxiera. |
TALDEA BETE EGIN DA, hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua: ebazpena 2015eko ekainaren 25ekoa eta kodea: 1568348024.