Udako Ikastaroak :: Antropologia, Folklorea

Jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 5a

TALDEA BETE EGIN DA, hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara.

Beharrezkoa deritzogu jai-ereduak genero ikuspegi batetik aztertzea. Jai-ereduak gizartearen isla dira eta bizi dugun gizarte patriarkalak bere neurriko festak modelatzen ditu. Euskal Herrian dagoeneko martxan daude jai-ereduen inguruko hausnarketa egiten duten proposamen, prozesu, egitasmo eta ekimenak, eta horiek ezagutzeko aukera izango dugu.

Ikastaro honen balio erantsia gai honi buruz eskainiko den ikuspegi antropologikoa izango da. Jaien balio sinbolikoa azaltzeko aditu ezberdinak izango ditugu, baita, jaiak genero ikuspegitik aztertu eta bertan modu anitzetan ematen diren indarkeria prozesuen analisia eskainiko digutenak ere.

Azterketa, hausnarketa eta aurrera eramaten diren praktiken azalpenak erakutsiko digute, azken finean, festa ere badela iraultza feministaren espazio.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, kodea: 1568348024.

Irakasleak

  • Uxue Alberdi Estibaritz

    Kazetaritzan lizentziatua. Idazlea eta bertsolaria.

  • Miren Aranguren Etxarte

    Emagin Elkarteko eta Bilgune Feministako kidea.

  • Margaret Louise Bullen

    Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn.

  • Garbiñe Elizegi Narbarte

    Plazara Dantzara herri ekimeneko kidea.

  • Mari Luz Esteban Galarza

    Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn eta Mugimendu Feministako partaidea. UEUkidea.

  • Miren Gaztañaga Zabaleta

    Aktorea eta sortzailea.

  • Miren Guillo Arakistain

    Ikerlaria eta antropologoa (EMAGIN Ikerkuntza eta dokumentazio zentro feminista)

  • Xabier Kerexeta Erro

    Historialaria.

  • Beatriz Moral Ledesma

    Ikertzailea eta etnografoa.

  • Idoia Trenor Zulaika

    Hezitzailea eta elkartegintzan aritua (EMAGIN Ikerkuntza eta dokumentazio zentro feminista)

Helburuak

  • Ikuspegi antropologikotik jaiek duten balio sinbolikoa azaldu.
  • Jaiak genero ikuspegitik aztertu.
  • Jaietan, eremu eta modu anitzetan ematen diren indarkeria prozesuen analisia egin.
  • Euskal Herrian martxan dauden proposamen, prozesu, egitasmo eta ekimenak ezagutu.
  • Jai eredu feministetarako gakoetan arakatu.

Edukiak

  • Festak eta genero-sistema.
  • Generoa, aktibismoa eta gorpuztasuna.
  • Egitarauak finduz: kultur proposamen feminista zehatzen ezagutzarako hainbat adibide.
  • Jaiak eta indarkeria prozesuak: hainbat jairen errealitatea ezagutu nahi da, bertan gertatzen diren indarkeria prozesuak agerian uzteko; danborrada, Alardeak eta Mutil-dantzak, esaterako.
  • Erresistentziak eta estrategiak: esperientzia ezberdinak eta baliabide anitzak ezagutu.
  • Festa, iraultza feministaren espazio bezala ulertu.

Metodologia

Bi eguneko ikastaro honetan azalpen teorikoak eta praktikoak uztartuko ditugu hitzaldi, tailer eta mahai-inguruen bitartez. Jai-ereduen eta genero sistemaren inguruan lanean dabiltzan hainbat antropologo eta adituren hitzaldiak izango ditugu. Baina, era beran, Euskal Herriko jai eremu desberdinetan martxan dauden zenbait esperientzia ezagutzeko parada izango dugu.

Nori zuzendua

Ikastaroa antropologian, generoan, jai-ereduetan, herri mugimenduetan edota euskal kulturgintzan interesa duen edonori zuzendua dago.

Egitaraua

2015-07-16
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Sarrera.

09:30-10:30

Tradizio itsuak edota desberdinkeriaren ikusezintasun errituala.

  • Margaret Louise Bullen
10:30-11:30

Jaietan dantzan gauden gorputzak gogoetagai.

11:30-11:45

Atsedena

11:45-13:00

Festa dezagun geroa: jaien inguruko diagnosiak eta proposamenen kutxa. Talde-gogoeta.

  • Miren Guillo Arakistain
  • Idoia Trenor Zulaika
15:00-16:00

Festa dezagun geroa: jaien inguruko diagnosiak eta proposamenen kutxa. Talde-gogoeta.

  • Miren Guillo Arakistain
  • Idoia Trenor Zulaika
16:00-18:00

Kultur esperientzia feministak: musika, bertsoa eta antzerkia.

  • Stereo edo nola taularatu barruko ezinegonak eta haserreak.
  • ''Ez da kasualitatea'', esperientzia feminista bat bertsolaritzan.
  • Mefsst! Musika errebolta feminista, hardcore-punka auzitan.
  • Mahai ingurua.
2015-07-17
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:45

Emeki-emeki berdintasunezko danborradarantz.

  • Beatriz Moral Ledesma
09:45-10:30

Euska Herriko alardeak: bi hamarkadetako atzerapenak eta aurrerapenak.

Irun, Hondarribia eta Antzuolako esperientzietara hurbilpena.

  • Xabier Kerexeta Erro
10:30-11:15

Baztango Mutil dantzak: praktikatik teoriarat eta teoriatik praktikarat.

  • Garbiñe Elizegi Narbarte
11:15-11:30

Atsedena

11:30-12:15

Genero indarkeria jaietan edo indarkeriaren generoa.

  • Margaret Louise Bullen
12:15-13:30

Mahai ingurua: erresistentziak eta estrategiak (ikuspegi instituzionala eta herritarra).

  • Garbiñe Elizegi Narbarte
  • Margaret Louise Bullen
  • Xabier Kerexeta Erro
  • Beatriz Moral Ledesma
15:30-17:30

Festa iraultza feministarako espazio: erresistentziez, plazeraz eta jai-eredu feministez.

Mahai ingurua:

17:30-18:00

Ikastaroaren itxiera.

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA, hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua: ebazpena 2015eko ekainaren 25ekoa eta kodea: 1568348024.