Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia

Hezkidetza hezkuntzan: aldaketa sozialerako tresna.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 5a

Gure jendarteak eta gure hezkuntza sistemak bultzatzen duen eredu androzentrikoaren ondorioz eskolan sozializazio desberdindua ematen da oraindik ere. Hori dela eta, umeen zein gazteen garapena estereotipo eta espektatiba patriarkalen esku gelditzen da, beharrezkoa dugun bizikidetza eredua eragotziz. Hortaz pedagogia feministaren beharra; hezkidetzaren beharra alegia.

Ikastaro honetan, hezkidetza aldaketa sozialerako tresna gisa ulertuta, hezkuntza esparru guztietan existitzen diren beharrak eta erronkak identifikatzeko eta lantzeko aukera izango dugu.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, kodea: 1568348020

Irakasleak

  • Ibai Fresnedo Moreno

    Sexu Hezitzailea, Indarkeria Sexistaren prebentzioan eskarmentuduna, Genero Berdintasun teknikaria, Hezkidetza Programetan aritua, Gizarte eta Kultur dinamizatzailea eta EHko Sexu Askapenerako Mugimenduan militantea. UEUkidea.

  • Nagore Larrazabal Sanchez

    Gizarte Hezkuntzan diplomatua eta parte-hartze eta garapen komunitate masterduna. Mugimendu Feministako kidea eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolako langilea.

Helburuak

  • Hezkidetzaren kontzeptua ezagutzea eta esku hartze hezkidetzailerako gakoak barneratzea.
  • Gure jendartean eta eskolako eremu desberdinetan sexismoa identifikatzea eta honek pertsonen garapenean dituen ondorioak kritikotasunez lantzea.
  • Hezkidetza hezkuntzako eremu guztietan, norbera bere interesetatik abiatuta eta bere inguru hurbiletik sustatzeko ezagutza eta baliabide teoriko-praktikoz janztea.
  • Hezkidetza hezkuntzan izan duen bilakaera ezagutaraztea eta gaur egungo hezkuntza sisteman hezkidetzak duen lekuaren inguruan hausnartzea.
  • Udalerri batzuetan aurrera eramaten ari diren hezkidetza esperientzia integralak aurkeztea eta hauen potentzialitateaz hausnartzea.
  • Ezagutzen ditugun baliabide pedagogikoak berrikusi eta hauek hezkidetzaileago izateko gakoak eskaintzea.

Edukiak

  • Hezkidetzaren iturria: euskal feminismoa.
  • Sexu/genero sistemaren eraikuntza.
  • Sozializazio prozesua.
  • Genero estereotipoak eta espektatibak.
  • Identitateen eraikuntza.
  • Jendartearen eredu androzentrikoa.
  • Hezkidetzaren bilakaera hezkuntzan.
  • Hezitzaileon papera: curriculum ezkutua.
  • Hizkuntzaren erabilera ez sexista.
  • Espazioa eta denboraren erabilera.
  • Baliabide hezkidetzaileak.
  • Gaur egungo erronkak.

Metodologia

Ikastaroaren metodologia parte-hartzailea eta dinamikoa izango da. Parte hartzaileen interesetatik eta bizipenetatik abiatuta, eta nola ez, hezkidetzaren arlo teoriko-praktikoak uztartuz, talde dinamiken bitartez aurrera eramango dugun ikastaroa izango da hau.

Nori zuzendua

Ikastaro hau hezkidetza praktikan interesa duen orori zuzenduta dago, bereziki hezkuntza formalean zein ez-formalean haur eta nerabeen hezitzaileak direnei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua: ebazpena 2015eko ekainaren 25ekoa eta kodea: 1568348020

Etiketak

ikastaroa, Eibar, feminismoa, bizikidetza, parekidetasuna, garapen integrala

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.