Udako Ikastaroak :: Kazetaritza, Komunikabideak, Komunikazioa, Internet

Kazetaritza digitalerako tresnak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 5a

Kazetaritza egiteko gero eta tresna digital gehiago daude sarean. Baliabide hauek ezagutzeak aukera berriak eskaintzen dizkie kazetariei. Baina ez da erraza tresna digital horien berri izatea. Askotan beharrezkoa da gutxieneko laguntza tresna horiek erabiltzen hasteko. Gaur egungo kazetariek halabeharrez kazetaritza digitala egiteko trebatuta egon behar dute, eta ikastaro hau prestakuntza hori osatzeko pentsatuta dago.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, kodea: 1568348019

Irakaslea

  • Pello Urzelai Agirre

    BERRIA egunkariko IKT arduraduna 2012ko irailaz geroztik. Historia eta Geografia lizentziatua. 1987az geroztik kazetari gisa aritu da Hemen astekarian, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian. UEUkidea.

    Twitter: @pellourzelai

    Bloga: Berriaro

Helburuak

  • Kazetaritzarako tresna digitalen ikuspegi eta ezagutza orokor bat lortzea, joera eta erreferentzia nagusien berri izanik.
  • Tresna aukeratu batzuen ezagutza sakona izatea: funtzionamendua, erabilera, aukerak, adibideak,...
  • Ariketa praktikoak egitea tresna aukeratu batzuekin.

Edukiak

1. Sarrera: Joera nagusiak kazetaritza digitalean.

  1. Sare sozialen sofistikazio prozesua.
  2. Mugikortasunaren nagusitasuna.
  3. Datu-kazetaritza.
  4. Ikusgarritasuna, diseinua eta elkar eragiketa oinarri dituen narratiba berria.

2. Tresna digital interesgarri batzuen ezagutza (atalka)

  1. Sare sozialei lotutako tresnak (Twitter Analytics, Twurly, News.me, RebelMouse,...).
  2. Kazetaritza mugikorra (QwazAudio, Replay, Periscope, Meerkat, Columbio...)
  3. Datu-kazetaritza (Tableau, Datawrapper, Infogram, Plotly, Piktochart, Datavisual...).
  4. Ikus-kontaketarako tresnak (Shortand, Immersive, Readymag, StoryBuilder,...).
  5. Elkarlanerako tresnak (Quip,.Azendoo...)
  6. Freelancer kazetaritza (Storyhunter, Medium, Hostwriter...)

3. Ariketa praktikoak

  1. Multimedia mugikorra
  2. Datu-bisualizazioa
  3. Ikus-kontaketa

Metodologia

Azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak uztartuko dira. Tresna digital batzuk nola erabiltzen diren azalduko da eta tresna horien bidez nolako gauzak egin daitezkeen erakutsiko da, interneteko konexioa eta pantaila erabilita. Ikasleek tresna batzuk probatu eta ariketa praktikoak egin ahal izango dituzte irakaslearen laguntzaz.

Nori zuzendua

Ikastaroa interesgarria da lanean ari diren kazetarientzat, prestakuntza hobetzeko eta aukera berriak ezagutzeko. Halaber, kazetaritza eta komunikazio arloko ikasleentzat ere baliagarria da.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Komeni da ikasleek smartphone bat eta ordenagailu eramangarri bat eskuartean izatea.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, ebazpena 2015eko ekainaren 25ekoa eta kodea: 1568348019

Etiketak

ikastaroa, Eibar, informazioa, tresna digitalak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.