Udako Ikastaroak :: Hezkuntza

Hezkuntza arloan negozio aukera berriak aztertzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 5a

Hezkuntzarekin zerikusi duten ikasketak egin ondoren lana bilatzeko momentua hasten da. Gure formazio eta lan esperientzia paper batean idazten dugu eta dokumentu hau bidaltzen dugu erakunde ezberdinetara lan bila. Bitartean, gutako bakoitzak bere burua formatzen jarraitzen du erakunde baten deia jaso arte. Denbora honetan, asteak, hilabeteak edota urteak pasatu daitezke.

Lana beste modu batean bilatzeko aukera ezberdinak daude, horietako bat ekintzailetasuna da. Ikastaro honekin parte-hartzaile bakoitzaren formazioa eta esperientzia balorean jarri nahi dugu eta aztertuko dugu ze proiektu motak garatu ditzakegun hezkuntza arloan. Horretarako teknika ezberdinak erabiliko ditugu proiektu berriak irudikatzeko eta proiektu horien indarguneak eta ahuleziak baloratzeko. Talde ezberdinak sortuko ditugu proiektu ezberdinak garatu ahal izateko.

Irakasleak

  • Jaione Fraile Elorza

    Pedagogoa eta Daiteken ekintzaileen aholkularia. UEUkidea.

  • Idoia Valencia

    Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziatua, 'Team Mastery' masterduna eta Daiteken enplegu teknikaria.

Helburuak

  • Etorkizuna zein den ikustea eta aukera berriak aztertzea.
  • Proiektu profesional bat aurrera eramaten lagunduko dizkiguten lan tresna eta teknika ezberdinak ikustea.
  • Lan taldean aritzeko behar diren funtzio ezberdinak aztertu eta esperimentatu.

Edukiak

  • Sormena eta berrikuntza: Ideazio eta proiektuen sorrera.
  • Laneratze modu berriak.
  • Hezkuntza arloko ideiak ekintzetan bihurtu dituzten kasuak. Gertuko pertsonen kasuak.
  • Gure proiektuari forma ematen: hainbat teknika eta lan tresna erabilgarriak gaur eta etorkizunerako.

Metodologia

Ikastaroa erabat praktikoa izango da (Learning by Doing), hainbat teknikak esperimentatzeko aukera izango dugu:; Canvas; Design Thinking; mapa mentalak;ERIC, FADO, stop motion, …

Nori zuzendua

Hezkuntza arloko ikasketak burutu duen eta noizbait bere kabuz proiekturen bat aurrera eramateko gogoa izan duen edozein pertsonari. Orokorrean, gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Egindako proiektuen fase ezberdinak dokumentatzen joango gara beraz gomendagarria izango litzateke ikasleak portatila, tableta edota smartphona ekartzea.

Etiketak

ikastaroa, Eibar, ekintzailetasuna, lan aukerak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.