Udako Ikastaroak :: Artea , Hezkuntza

Arte bizietan hezkuntza proiektuak diseinatzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 11.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 1a

Nola lotu praktika eszenikoak hezkuntza arloarekin? Zer ikaste prozesuak bideratu daitezke arte/hezkuntza eragile bakoitzaren lanean oinarrituz? Nola hurbildu sorkuntza eszenikoak hezkuntzaren esparrura?

Arte bizien eta hezkuntzaren inguruko eragile desberdinek detektatu dituzten beharrei lotuta dauden galdera hauek izango dira ikastaro honen ardatz. Honela, ikastaro honetan, hezkuntza proiektuak diseinatuko ditugu, norberaren (sortzaile, kultur kudeatzaile, hezitzaile, etab.) ikuspuntu eta egoeratik abiatuz. Jarduera hau aurrera eramateko, erabilgarriak izango diren hainbat baliabide pedagogiko ezagutuko ditugu modu teoriko-praktiko batean.

Ikastaro hau Donostia 2016-Hazitegiak programaren proposamena da eta ADDEren (Euskal Herriko Dantza Elkartea) kolaborazioa jasotzen du.

Irakasleak

  • Andrea Arrizabalaga Lasa

    Arte Ederretan lizentziaduna, Artaziak, arte bitartekaritza ekimenak bideratzen dituen taldearen sortzaile eta parte da.

  • Eneko Balerdi Eizmendi

    Dantzako goi mailako ikasketak burutu ditu eta gorputz adierazpena eta artearen bidezko ezagutza izan ditu ikerketa gai. Dantzaria da eta irakaslea Deustuko unibertsitatean.

  • Maider Urrutia Goñi

    Artaziak arte-hezkuntza ekimenak taldeko kidea, Arte-hezkuntza eta mediazio kulturalean aditua. Tabakalera, BAD festibala, Bizkaiko Dantza Etxea, La Fundición antzokia, Rekalde aretoa, ... eta bestelako espazio kulturaletan proiektu ezberdinetan dago lanean.

Helburuak

  • Hezkuntza eta mediazio proiektuak diseinatzeko baliabide eta estrategiak ezagutzea.
  • Norberaren ideiak, asmoak edota proiektu pedagokikoak lantzeko testuingurua eta tresnak eskeintzea.
  • Arte eszenikoen inguruan dauden sortzaile, kudeatzaile, eta hezitzaileen arteko harremanak bultzatzea.

Edukiak

  • Arte-hezkuntza kokatzea, estrategiak eta baliabideak.
  • Mediazio proiektuan parte hartzen duten eragile ezberdinen arteko erlazioen eta izaeren identifikazioa.
  • Parte hartzaileen (hezkuntza) proiektu edo proposamenetan oinarritutako prototipoak sortu.

Metodologia

Laborategi gisa planteatzen da ikastaroa, teoria eta praktika uztartuz.

Alde batetik, dinamizatzaileek proposatzen dituzten edukiak ipiniko dira, eta bestetik partaide bakoitzaren errealitatetik hasita erabilgarriak egingo zaizkien materialak eraikiko dira.

Saioen garapena:

  • Lehenego egunean, partaide bakoitzaren ideien, asmoen edota proiektuen inguruan hausnartzeko dinamikak planteatuko dira. Baita ere arte-mediazioaren testuingurua azalduko da, estrategiak, metodologiak, erreferenteak, etb.
  • Bigarren egunean, proiektuen mapak eraikiko ditugu, jokoan dauden elementuak eta haien arteko erlazioak kontuan hartuko direlarik, eta mediazio proiektuak martxan jartzeko baliabideak eskeiniko dira.

Nori zuzendua

Arte bizien (dantza/performance/antzerkia...) inguruko sortzaileak. Hezkuntzako eragileak (formala eta ez formala). Kultur eragile desberdinak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Partaideek arropa erosoa ekarri behar dute.

Etiketak

ikastaroa, Baiona, mediazioa, bitartekaritza, sorkuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.