Udako Ikastaroak :: Glotodidaktika, Soziolinguistika

Helduen euskalduntze alfabetatzea: moldaketa beharra.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 1a

Helduen Euskalduntze Alfabetatzeak paper garrantzitsuagoa jokatu beharko luke normalizazio prozesuan. Egun, Hizkuntz Eskakizunetara begira jarrita, bere ekarpena murritza dela esan daiteke. Ikasgeletan ikasleen zain egotetik hizkuntzaren erabiltzaileak dauden tokietara joatera pasa beharko litzateke; pertsonak euskalduntzetik testuinguruak euskalduntzera. Horretarako bestelako ebaluazio sistema bat beharko genuke, egun dugun Hizkuntza Eskakizunen sistemak ez baitu bermatzen benetako gaitasunik. Gainera, metodologia berriek aukera zabala eskaintzen dute ekarpen hori askoz zabalagoa eta eraginkorragaoa izan dadin. Bide batez, hizkuntza-normalizioa bilatzen duten politiken inguruko hausnarketa egingo dugu.

Irakaslea

  • Arkaitz Zarraga Azumendi

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.

Helburuak

  • Helduen Euskalduntze Alfabetatzeari (HEA) buruzko gogoeta sakona egitea.
  • Euskaltegiek normalizazio prozesuan betetzen duten papera aztertzea.
  • Egun dauden joera didaktikoak ezagutzea.
  • Joera horiek normalizazioan eragiteko egin dezaketen ekarpenaren inguruko hausnarketa.
  • HEAren antolaketari buruzko hausnarketa partekatu bat egitea.

Edukiak

  • Soziolinguistikaren oinarrizko zenbait eduki.
  • Euskararen normalizazio prozesua.
  • Plangintzen ezaugarriak.
  • Euskalduntze alfabetatzearen ezaugarriak.
  • HABEren Curriculuma.
  • Hizkuntza eskakizunak eta ebaluazio moduak.

Metodologia

Ikastaroan parte hartuko duten kideen interes eta aurrezagutzetatik abiatzen saiatuko gara. Eztabaida, ariketa praktiko eta behaketak alderdi bakoitzari lotutako hitzaldiekin tartekatuko ditugu.

Nori zuzendua

Euskaltegiko irakasleak, `plangintza-lanetan ari direnak, Hizkuntza politikan ari direnak, Euskalgintzako partaideak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

ikastaroa, Baiona, hizkuntzak, euskara, euskaltegiak, soziolinguistika, euskara eskakizunak, HABE

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.