Udako Ikastaroak :: Zientzia ekonomikoak, Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
Muga bat dugu, eta muga horren ondorioz, bi legedi erabat desberdinak, eta Herri bezala mugaren bi aldeetan, gaitasun gabezi ikaragarria zuzenbide prozesal guztian eta zuzenbide material gehienean edo inportanteenean legislatu ahal izateko, hortaz, ditugun tresnak izanda, zuzenbidearen arlotik, nola ihardun dezakegu nazio ikuspegiarekin, nola ihardun dezakegu naziogintzan?
Gaia zabala denez, bi partetan banatuko dugu ikastaroa. Aurtengo edizioan Europar Batasunak abokatuei Euskal Herri osoan aritzeko eskaintzen dizkien aukerak ikusiko ditugu, baita Frantziako antolaketa juridikoa eta prozedura nagusienak ere.
2016ko edizioa Merkatal Zuzenbidea eta Zuzenbide Administratiboan kokatuta, eraketa desberdinak baitira mugaren bi aldeetan, eta trafiko merkantilean aritu ahal izateko egon daitezken diru-laguntzen aipamena.
Abokatua. Donibane Lohitzune.
UPV/EHUko Zuzenbide fakultateko Zuzenbide Filosofiako irakaslea.
Abokatua. Baiona.
Hego Euskal Herriko abokatuei eta interesa duen orori Frantziako prozedura judiziala erakutsi, prozedura garrantzitsuenak aurkeztu eta zein aukerak dauden mugaz bestalde trafiko juridikoan lan egiteko, Bolkestein Zuzentaraua eta 98/5/CE Zuzentaraua.
Goizean eskola magistrala irakasleak prestatuko du materialarekin. Bazkalondoren Baionako Justizia Epaitegira bisita edo Abokatuen Elkarte Prestuari bisita.
Abokatu euskaldunei zuzendua eta interesa duen orori.