Udako Ikastaroak :: Ekonomia, Zuzenbidea eta Jurisprudentzia

Zuzenbidea eta naziogintza I.: Europako arautegiak Euskal Herri osoan aritu ahal izateko eskaintzen duen aukera. Frantziako justizia sistema: prozedura zibila eta penala.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 1a

Muga bat dugu, eta muga horren ondorioz, bi legedi erabat desberdinak, eta Herri bezala mugaren bi aldeetan, gaitasun gabezi ikaragarria zuzenbide prozesal guztian eta zuzenbide material gehienean edo inportanteenean legislatu ahal izateko, hortaz, ditugun tresnak izanda, zuzenbidearen arlotik, nola ihardun dezakegu nazio ikuspegiarekin, nola ihardun dezakegu naziogintzan?

Gaia zabala denez, bi partetan banatuko dugu ikastaroa. Aurtengo edizioan Europar Batasunak abokatuei Euskal Herri osoan aritzeko eskaintzen dizkien aukerak ikusiko ditugu, baita Frantziako antolaketa juridikoa eta prozedura nagusienak ere.

2016ko edizioa Merkatal Zuzenbidea eta Zuzenbide Administratiboan kokatuta, eraketa desberdinak baitira mugaren bi aldeetan, eta trafiko merkantilean aritu ahal izateko egon daitezken diru-laguntzen aipamena.

Irakasleak

  • Filipe Aramendi

    Abokatua. Donibane Lohitzune.

  • Joxerramon Bengoetxea

    UPV/EHUko Zuzenbide fakultateko Zuzenbide Filosofiako irakaslea.

  • Alain Larrea

    Abokatua. Baiona.

Helburuak

  • Europar Batasunak Euskal Herri osoan aritu ahal izateko eskaintzen dituen aukeren azterketa: Bolkestein Zuzentaraua, 98/5/CE Zuzentaraua…
  • Frantziako antolaketa juridikoaren ezagutza.
  • Prozedura Zibila eta Penalaren prozedura nagusienen azterketa.
  • Baionako Justizia Epaitegia edo Abokatuen Elkargora bisita.

Edukiak

Hego Euskal Herriko abokatuei eta interesa duen orori Frantziako prozedura judiziala erakutsi, prozedura garrantzitsuenak aurkeztu eta zein aukerak dauden mugaz bestalde trafiko juridikoan lan egiteko, Bolkestein Zuzentaraua eta 98/5/CE Zuzentaraua.

Metodologia

Goizean eskola magistrala irakasleak prestatuko du materialarekin. Bazkalondoren Baionako Justizia Epaitegira bisita edo Abokatuen Elkarte Prestuari bisita.

Nori zuzendua

Abokatu euskaldunei zuzendua eta interesa duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

ikastaroa, Baiona, Euskal Herria, Europar Batasuna, euskal abokatuak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.