banner Buruxkak - UEUko liburutegi digitala

Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Code.org. Programatzen ikasteko tresna baten erabilpena eta lokalizazioa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko ekainaren 21a

Gaur egun, ikasleengan programatzen ikasteak dituen onurak ezagunak dira, hala nola, arreta mantentzeko gaitasun handiagoa, autonomia gehiago edo kontzeptu berriak ezagutzeko nahi handiagoa ( ikus Effects of Logo and CAI environments on cognition and creativity artikuluaren ondorioak). Horretarako, Code.org, irabazi asmorik gabeko erakundeak, eskura jartzen digu plataforma egokia. Bertan, irakasle bezala, ikasleen jarraipena eta material aunitz aurki dezakegu. Horretarako tresna honi buruz irakasleak behar duen oinarrizko ideiak azalduko dira.

Gainera, tresna modu parte-hartzaile batean edukiak euskaratzea ahalbidetzen du. Ikastaro honetan lan-talde bat sortzea da helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, kodea: 1568348017

Irakaslea

  • Itsaso Usunariz Arcauz

    Informatika ingenieritzan graduatua. Lanbide Heziketako irakaslea. UEUkidea.

Helburuak

  • Irakasleari tresna aurkeztea eta eskolan erabili ahal izateko beharrezkoak izango dituen kontzeptuak aurkeztea.
  • Lan tresna hau euskaratzeko lan talde bat osatu, denboran jarraipena izango duena.

Edukiak

Code.org:

  • Kontua sortu: Irakasle eta ikasle kontuak. Jarraipena.
  • Programazioa Code.org-rekin.

Code.org euskeratu: Non eta nola.Lan taldea osatu.

Eskuratu hemen ikastaroan erabilitako materiala:

Metodologia

Code.org-i dagokion edukiak ordenagailuan landuko dira denak. Irakaslearen azalpenak jarraituko dira, aldi berean honek proposatutako adibide edo ariketa txikiak eginez.

Arratsaldeko saioan, tresna euskeratzeko prest dauden pertsonekin lan talde bat osatuko da.

Nori zuzendua

Ikastaro hau, edozein pertsonari zuzenduta dago, bai irakasle, guraso edo programazioan interesa pizturik duen edozeini.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua: ebazpena 2015eko ekainaren 25ekoa eta kodea: 1568348017

Etiketak

ikastaroa, Eibar, teknologia, programazioa, hezkuntza

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 668304

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.