Udako Ikastaroak :: Arkitektura
Eraikuntza sektoreak pertsonen oinarrizko aterpe eta espazio beharrak modu jasangarrian (ekologikoki, sozialki, zein ekonomikoki) asetzeko gabeziak ditu. Ikastaro honen xedea behar hauek asetzeko beste bide bat azaleraztea da: bioeraikuntza irizpideen araberako autoeraikuntza.
Hasteko, modu teorikoan eta begirada ezberdinetatik, autoeraikuntzak eskaintzen duen potentzialtasunaz eta aurkitzen dituen oztopoez jardungo da: araudiak, eraikuntza teknikak, kosteak, proiektuak, baimenak, obra prozesuak, autoeraikitzailearen ezintasunak… Ondoren, Euskal Herriko autoeraikuntza esperientzia ezberdin eta askotarikoak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da.
Ikastaroa borobiltzeko, egun osoko jarduera praktiko batez, ikasleak autoeraikitzaile bihurtuko dira. Material natural ezberdinez eta bioeraikuntza teknika ezberdinak praktikan jarriz estalki elementu bat eraikiko da taldean.
Ikastaro teoriko eta praktiko honen bidez autoeraikuntza proiektu bat garatzeko baliabideak jasoko ditu ikasleak: lastozko etxetxo bat eraikiko da, Nebraska sistema erabiliz (autoportantea), non eraikuntzaren fase ezberdinak ezagutzeko aukera egongo den. Erabiliko diren materialak lastoa, egurra, buztina, harea, etab izango dira. Teilatuko egitura, leihoak eta atea jarriko dira, hauek ere bait dira eraikuntzan ezagutu beharreko parte garrantzitsuak. Autoeraikuntzaren munduan sartzeko lehengo pausu bat izango da bakoitzaren trebeziari bultzada bat emonez, materialak eta tresnak landuz.
Arkitekto Teknikoa eta autoeraikitzailea. Uknatura Bioeraikuntza eta Ingurugiro Hezkuntzaren sortzailea. Bioeraikuntza oinarri duten obretan lan egiten du exekuzio materialaren zuzendari bezala. Bioeraikuntzaren kurtsoak antolatu eta ematen ditu.
Biologian Lizentziatua eta Ingurumen Hezitzailea. UPV/EHUko Ekosistemen Biodibertsiate Masterra. Irakaskuntzaren munduan lanean eta UKnatura Koop. Elk. Txikiaren kide aktiboa.
Arlo teorikoa:
Arlo praktikoa
Arkitektura edo arkitektura teknikoko ikasleei, eraikuntza sektorean aritzen den edonori, autoeraikuntza proiektu bat garatzea buruan dutenei…
Eusko Jaurlaritzaren sare publikoko irakasleen homologaziorako prozeduran aurkeztu dugu ikastaro hau, ebazpenaren zain.