Udako Ikastaroak :: Hezkuntza
Askotan Ikusle/ikasleen aurrean gaudela, arreta galtzen dutela ohartzen gara. Batzuetan beranduegi konturatzen gara, baina beste batzuetan arreta berriro ere lortzeko garaiz gaude. Baina nola ohartu? noiz aldatu? nola? Jolasaren bidez orain eta hemen egongo gara, kontziente, adi baina jolasaren gozamena galdu gabe. Norberaren ezagutzarako baliagarriak diren teknikak erabiliz, ikusleekin komunikatzen saiatuko gara. Ikastaro honetan erabiliko ditugun teknikak, clown teknikak izango dira, izan ere, Clownak ikuslearen beharra du existitzeko, izaki komunikatzailea baita. Guztia kontatzen du, bere zirrara txikienetatik handienetara. Pailazoa ikuslearen arreta mantentzeko maisutasuna dauka. Badaki zer sentitzen duen uneoro eta azaldu egiten digu. Pailazoa oso baikorra da eta edozein egoerari aurre egiteko gai denez, inprobisazioaren maisua dela ere esan dezakegu. Clowna librea da, momentuan bizi den izaki librea. Clown batentzako bizitza, bere bizitza, komunikazioa da.
KABIA antzerki ikerkuntza guneko partaidea. Bilbao eszenako irakaslea.
Taldearen arteko entzumena, ezagutza eta harremanak jolas desberdinen bidez landuko dugu. Clown-aren ikuspegi orokorrena murgiltzeko ere jolas desberdinak egingo ditugu. Clown-aren begiratzeko modua erlazionatzeko modua eta teknikak ere jolasen bidez egingo ditugu. Arreta mantentzeko jolasak egingo ditugu, kontzientzia garatzeko. Inprobisazioen bitartez ikasitako guztia praktikak jarriaz.Ondoren feedback bat egingo genuke egoerak aztertzeko.
Ikusle/Ikasleen aurrean lan egiten duen edonori. Bere buruaz barre egiteko gogoa duenari. Mundua berriro ere ume baten ikuspegiarekin ikusi nahi duenari. Jolasteko gogo handiarekin dagoen edonori.
Arropa erosoa eta jolasteko gogoa, ezinbestekoak izango dira.