Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Teknologia

Moodle-ren itxura hobetzeko trikimailuak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko ekainaren 21a

Moodle-ren erabilera ikaragarri handitu da. Hezkuntza-esparru guztietan ez ezik hainbat eta hainbat enpresa eremutan ere ari da erabiltzen ikasteko ingurune birtual hau. Moodle-k oinarrian duen ikuspegi soziokonstruktibista kontuan hartuta, Moodle-ren beraren helburua ikas-prozesua garatzea da. Baina askotan ahaztu egiten zaigu itxurak ere berebiziko garrantzia duela zeregin horretan: ondo eta garbi adierazitako ikas-jarduerek ikas-helburuak lortzea ahalbidetu dezakete, itxura atsegina duen ikastaroak errazago erakarriko ditu ikasleak... Izan ere, itxura txukuna eduki txukunaren jantzia da.

Ikastaro honetan Moodle-ren itxura hobetzeko hainbat diseinu-trikimailu eskainiko ditugu, beti ere ikas-helburuak lortzera bideratuak. Ikasteko ingurune birtualen diseinurako irizpide nagusiak aztertu eta gero, jarduera didaktikoen itxura hobetzeko aribideak aztertu eta praktikan jarriko dira.

Ikastaroa Moodle erabiltzen duten irakasleei zuzenduta dago.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, kodea: 1568348013.

Irakasleak

  • Abel Camacho Romero

    Euskal Filologian lizentziatua eta une honetan Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria. Euskara ikasteko materialen idazlea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.

    @abel2es

  • Pedro Lonbide Lizarralde

    Psikopedagogian lizentziatua.

Helburuak

  • Ikasteko inguru birtualen diseinu orokorraz hausnarketa egitea.
  • Itxuraren funtzioa aztertu eta itxura eta edukia lotzea.
  • Moodle-k eskaintzen dituen tresnak itxuraren zerbitzura jartzea.

Edukiak

  • Ikastaroaren hasiera-orria hobetzeko aribideak.
  • Ikastaroaren gaiak edo atalak hobetzeko aribideak.
  • Hainbat baliabide eta jarduera-moduluren diseinua hobetzeko aribideak (orria, galdetegia, zeregina eta ikasgaia).

Metodologia

Sarrera labur baten ondoren, itxurari gehiegi begiratu gabe diseinatutako ikastaro arrunt baten analisia egingo dugu. Gero ikastaro horri hainbat moldaketa egiteko moduak aztertuko ditugu, eta azkenik, ikasleek ikastaroa berregin beharko dute, itxuraren aldagaiari jarraiki. Moldaketa hori egiteko erabiliko diren irizpideak ikastaroan zehar aztertu eta adostuko dira partaideekin.

Nori zuzendua

Dagoeneko Moodle-ren erabileran eskarmentua duten irakasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua: ebazpena 2015eko ekainaren 25ekoa eta kodea: 1568348013.

Etiketak

ikastaroa, Eibar, online irakaskuntza, urruneko irakaskuntza, e-learning

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.