Udako Ikastaroak :: Fisika

X izpiak eta neutroiak: materia aztertzeko zunda apartak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 16a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

X izpiak eta neutroiak zunda moduan erabiltzen dituzten teknikek berebiziko garrantzia dute gaur egungo teknologiak eta sendagaiak garatzeko orduan. Katalizatzaileak, material zeramikoak, proteinak, supereroaleak, beirak, birusak, polimeroak, mikroelektronikareko osagaiak, jakiak, fosilak, ehun biologikoak… hauek guztiak eta gehiago ikertzeko erabiltzen dira teknika horiek.

 

Kurtso honetan X izpiak eta neutroiak zer diren, nola sortzen diren eta materia aztertzeko nola erabiltzen diren ikusiko dugu, punta-puntako adibideak erabiliz. Bi zunda horiek erabiltzeko beharrezkoak diren tresnei buruz ere jardungo dugu: optika, detektagailuak, laginak aztertzeko gailuak, etab. X izpiak eta neutroiak erabiltzen duten ikerkuntzaren etorkizunari buruz ere arituko gara, bereziki X izpien laserrak eta espalazio-iturri handiek irekiko dituen aukerak azpimarratuz.

Irakasleak

Helburuak

  • X-izpien eta neutroiek materia aztertzeko eskaintzen dituzten aukerak ikusi
  • Punta-puntako X-izpien eta neutroien bidezko teknikak, tresnak eta ikerkuntza aztertu
  • Bi eremu hauetako etorkizuna zein den eztabaidatu

Edukiak

  • X izpien eta neutroien elkarrekintzak materiarekin
  • X izpi eta neutroi iturriak, optikak eta detektagailuak
  • Teknika espektroskopikoak
  • Dispertsio eta difrakzio teknikak
  • Irudiak egiteko teknikak

Metodologia

Gaiak mintegien bidez landuko dira. Galderei eta eztabaidari garrantzi berezia eskeiniko zaie. Punta-puntako ikerketa adibideak aurkeztuko dira.

Nori zuzendua

Graduko hirugarren eta laugarren mailako eta graduatuak diren ikasleei zuzendua dago.

Zientzietako ikasleak: fisikariak (3. eta 4. mailakoak) edo bestelako zientziako graduetatik gradueatuentzat zuzendua.

Orokorrean, gaian interesa daukan edonori zuzendua dago, baina aurretik fisikako ezagutza minimo batzuk behar dira ikastaroa behar bezala jarraitzeko.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348015

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, sinkrotroia, espalazio-iturria, egitura atomikoa, nanoteknologia, proteinen egitura, biologia, kimika, fisika, geologia, paleontologia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.