Udako Ikastaroak :: Osasuna, Biologia eta Natur Zientziak, Botanika

Sendabelarrak eta etnobotanika Euskal Herrian: jakituria tradizionaletik pentsamendu zientifikora.

  • Hasiera-data: 2014(e)ko uztailaren 21a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko uztailaren 23a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/jaso-ikastola-1/
  • Ordutegia: Astelehena-Asteazkena. 9:00-13:00/15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 24.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 13a

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa.

Ikastaro honek sendabelarren erabilera tradizionala izango du abiapuntu. Euskal Herrian azken hamarkadetan burututako etnobotanika eta etnografia ikerketa ezberdinek, gure herri-medikuntzan garrantzia duten sendabelarrei buruzko informazio ugaria eskaintzen digute. Jakituria tradizional horretatik abiatuta, gure inguruko baso eta baserri eremuetan ohikoak diren sendabelarrak identifikatzen ikasiko dugu. Horrez gain, landareak modu egokian aplikatu ahal izateko beharrezkoak ditugun infusio, ukendu, enplastu edota kremak egiten ikasiko dugu, baita sendabelar bakoitzaren erabilerarekin zerikusia daukaten beste ezagupen batzuk ere.

Guzti horrekin batera, ikastaroan zehar osasungintzari buruzko hausnarketa orokorra landuko dugu. Besteak beste, honako gaiak jorratuko ditugu: medikuntza sistema ezberdinen arteko (herri-medikuntza, medikuntza alternatiboak, medikuntza ofiziala) ezberdintasunak eta gatazkak; plazeboa, magia eta erritualak inguruko eztabaida; guzti horri buruz ikuspegi zientifikoak ematen digun irakurketa.

Irakasleak

Helburuak

  • Gure inguruan arruntenak diren sendabelarrak identifikatzen ikasi, horiek modu egokian erabili ahal izateko beharrezkoa den jakituriarekin batera. Euskal Herriko etnobotanikari buruzko, hau da, tradizioz erabiltzen diren landareei buruzko nozio orokorrak barneratu.
  • Hartutako sendabelarrak manipulatzen ikasi ukenduak, infusioak etab egiteko.
  • Osasungintzarekin erlazionatutako hainbat gairen inguruko eztabaida sustatu.
  • Zientziak arlo honetan izan duen ekarpenaren inguruan hausnartu.

Edukiak

Eskuratu hemen ikastaroan erabilitako apunteak: Etnobotanika eta sendabelarrak.

Metodologia

Ikastaroa bi zatitan banatuko da.

Alde batetik, mendi irteera bi egingo dira, bata kantauri isurialdera eta beste mediterraneo aldeko inguru batera, biak ala biak Nafarroan izango dira. Hauetan landareak bertatik bertara ikusi, identifikatzen ikasi eta espezie bakoitzari buruzko informazio etnobotanikoa jasoko dugu.

Beste alde batetik, hirugarren egunean gelan egongo gara. Goizean, sendabelarrak prestatzeko hainbat errezeta (enplastu, ukendu, infusio...) landuko ditugu, eta ondoren, hiru egunetan zehar ikusitako kontzeptu ezberdinen errepasoa eta eztabaida.

Nori zuzendua

Sendabelarretan interesa duen pertsona guztiei zuzendutako ikastaroa da. Bai eta euren funtzioa zein den ikasteko eta nola maneiatzen diren ikasteko interesa dutenontzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa da hau. Irakasleek beren merezimendu baliozkotzeetan kredituak lortzeko aukera daukate. Horretarako Departamentuak markatutako prozedurari jarraituko zaio. Homologazioa: 2 kreditu.

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Zuzendari Nagusiaren uztailaren 29ko 390/2014 ebazpenaren bidez irakasleen formaziorako homologatutako ikastaroa da.

Babesleak

Etiketak

Iruñea, udako ikastaroak, herri medikuntza, osasuna, magia, ukenduak, infursioak, belarrak, landareak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.