Udako Ikastaroak :: Psikologia

Zu irabazle, ni irabazle. Gatazkak ikasgai bihurtuz.

  • Hasiera-data: 2014(e)ko uztailaren 22a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko uztailaren 23a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/jaso-ikastola-1/
  • Ordutegia: Asteartea-Asteazkena. 9:00-13:00/15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 13a

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa.

Noiz behinka, geure inguruan, hainbat pertsonakin deseroso senti gaitezke eta nahiago izaten dugu urrun mantendu. Batzuetan ordea, zaila suertatzen zaigu distantzia hori gordetzea, are gehiago berarekin batera ordu asko eman behar baditugu elkar lanean.

Gatazka bat blokeatuta dagoenean, gutxienez bi aukera daukagu; blokeaturik mantendu, ondoeza areagotuz, edo ikuspegi berri baten bila abiatu...

Irakaslea

Helburuak

  • Barne hausnarketa eta ezagutza sustatzea.
  • Entzuketa aktiboa eta enpatia lantzea.
  • Errespetuan oinarritutako komunikazioa jorratzea.

Edukiak

1) Zer da gatazka?

2) Barne hausnarketa eta ezagutza (I)

  • Errua, biktimismoa eta erantzukizuna
  • Barne blokeoak hausnartu eta ulertu

3) Barne hausnarketa eta ezagutza (II)

  • Borondatea, autoestimua, adorea eta umiltasuna

4) Entzuketa aktiboa eta enpatia

  • Errespetua, begirunea eta entzuketa aktiboa
  • Enpatia

5) Errespetuan oinarritutako komunikazioa

  • Asertibitatea, begirunea, esker ona eta barkamena
  • Kooperazioa, sormena, proposamenak, erabakiak, adostasuna eta erreparazioa

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, eta bertaratuen partaidetza aktiboa sustatuko da.

Nori zuzendua

Gizakion arteko gatazketan garapenerako aukera aproposa aurkitzen edo aurkitu nahi duen edozein pertsonari zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Zuzendari Nagusiaren uztailaren 29ko 390/2014 ebazpenaren bidez irakasleen formaziorako homologatutako ikastaroa da.

Babesleak

Etiketak

Iruñea, udako ikastaroak, komunikazioa, gatazkak, asertibitatea, entzuketa aktiboa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.