Udako Ikastaroak :: Hezkuntza
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa.
Haurrek, jendarteratze prozesuari esker, sexu eta genero jendarte kategoriak jaso eta horiek manifestatzen ikasten dute. Jaio eta nerabezarora arte luzatzen den prozesu performatiboa eta menderatzailea da jendarteratzea; identitate maskulino eta femeninoak modu akritikoan barneratu eta sendotzeko prozesua, alegia. Areago, eskola da testuinguru esanguratsuenetarikoa jendarteratze prozesuak produzitu, berproduzitu eta eraldatzeari dagokionean.
Heteronormatibitate eta diskriminazio horri aurre egiteko lehenengo urratsa da genero eta sexu kategoria berriak aintzat hartzea, ondoren, genero/sexu identitate ez normatiboei ere, eskolan leku emateko. Azken finean, sexu/genero sistema osoa zalantzan jarri behar dugu. Irakasleek eta eskolak eraldatu ditzakete estereotipo tradizionalak, diskurtso alternatiboen bitartez, haurrak genero arauak erresistitzera bultzatuz, hau da, egoera femenino edo maskulino esklusiboak baztertuz eta pertsonen egoeretara hurbilduz. Horrek sustatu dezake, alegia, identitateen, subjektibotasunen eta aukeren aniztasuna.
Horrenbestez, ikastaro honetan aztertuko dugu nola bilakatu eskola identitateen auto-eraketa dinamika malgu eta moldagarriak garatzeko espazioa. Hau da, praktika hezkidetzailea garatzeko lehenengo urratsak emango ditugu.
Psikopedagogoa, formatzailea, ikerlaria.
Hiru bloke nagusitan banatu ditugu landuko diren edukiak:
Teoria eta praktika. Garrantzitsua da irakasleak marko teoriko oso eta aberats batez jabetzea, eta, era berean, funtzionala izan behar du, irakasleek aplika dezaten.
Gaian interesa duen edonori eta, bereziki, Haurreskola, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako hezitzaileei.
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Zuzendari Nagusiaren uztailaren 29ko 390/2014 ebazpenaren bidez irakasleen formaziorako homologatutako ikastaroa da.