Udako Ikastaroak :: Artea , Hezkuntza

Arte eszenikoekin ikasten: landu hezkuntza proiektuak, konpententziak eta osatu ikaste prozesu parte-hartzaileak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 6a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Hezkuntzaren helburua pertsona autonomoak, kritikoak, sortzaileak eta eraldatzaileak sortzea dela esaten dugu maiz. Baina sarritan hezkuntza praktikek tarte gutxi uzten dute sorkuntza prozesuetan murgiltzeko, eta are gutxiago, prozesu hauek beste agente batzuekin batera garatu eta partekatzeko (artistak, sortzaileak, antzokiak, elkarteak...). Arte eszenikoek aukera handiak ematen dituzte kurrikulumeko edukiak, konpetenziak edota zeharkako gaiak lantzeko, ikaste prozesu parte hartzaileak eta esanguratsuen bitartez.

Nola baliatu arte eszenikoetako ekoizpenak eta prozesuak ikasteko tresna baliagarri gisa? Nola bihurtu daiteke eskola sorkuntza laborategia? Nola harremandu testuinguruan egon daitezkeen praktika eszenikoekin? Ikastaro honetan, arte eszenikoen lanketa ardatz duten, hezkuntza proiektuak garatzeko beharrezkoak diren metodologia, estrategia eta erreferenteak landuko ditugu.

Ikastaro hau Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua proiektuarekin elkarlanean antolatu da. Zehazkiago, Donostia2016 proiektuko Hazitegiak laborategitik eratorritako ikastaroa da.

Irakasleak

  • Andrea Arrizabalaga Lasa

    Arte Ederretan lizentziaduna, Artaziak, arte bitartekaritza ekimenak bideratzen dituen taldearen sortzaile eta parte da.

  • Ana Revuelta Andres

    Artaziak arte-hezkuntza ekimenak taldeko kidea, Arte-hezkuntza eta mediazio kulturalean aditua. Tabakalera, BAD festibala, Bizkaiko Dantza Etxea, La Fundición antzokia, Rekalde aretoa, ... eta bestelako espazio kulturaletan proiektu ezberdinetan dago lanean.

  • Maider Urrutia Goñi

    Artaziak arte-hezkuntza ekimenak taldeko kidea, Arte-hezkuntza eta mediazio kulturalean aditua. Tabakalera, BAD festibala, Bizkaiko Dantza Etxea, La Fundición antzokia, Rekalde aretoa, ... eta bestelako espazio kulturaletan proiektu ezberdinetan dago lanean.

Helburuak

  • Hezkuntzan arte eszenikoak lantzeko beharra ulertu.
  • Ekoizpen artistikoak hezkuntzarako tresna bezala baliatzen ikasi.
  • Egungo hezkuntza praktiketan arte eszenikoak eta mugimenduaren lengoaia berriak ezagutu eta txertatu.
  • Testuinguruarekin lan egitearen garrantziaz jabetu (artistak, elkateak, kultur ekipamenduak…)

Edukiak

  • Arte hezkuntzako korronte eta planteamenduak.
  • Arte eszenikoak eta mugimenduaren lengoaia berriak egungo hezkuntzan txertatzeko estrategiak.
  • Gaur eguneko ekoizpen artistikoak. Sorkuntza prozezuak eta praktika pedagogikoak.

Metodologia

Ikerketa prozesu edo laborategi gisa planteatzen da tailerra. Dinamizatzaileek proposaten dituzten edukietaz gain, aukera egongo da parte hartzaileen esperientziak partekatzeko.

Saioen garapena:

  • Lehengo egunean gaiari hurbilpena, oinarrizko kontzeptuak eta korronteak landuko dira, praktika eredu ezberdinak ezagutzeko.
  • Bigarren egunean metodologiak eta estrategiak jorratuko dira.
  • Hirugarren egunean sortzaileei zuzendutako ikastaroarekin batera burutuko dugu saioa. Bakoitza bere testuingurutik abiatuta elkarlanerako aukerak eta prototipoak diseinatuko ditugu.
  • Saioak dinamikoak eta parte hartzaileak izango dira.

Nori zuzendua

Hezitzaileak, irakasleak, aisialdi taldeetako hezitzaileak, hezkuntza teknikariak....

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348027

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliagarri izango da.

Oharrak

Bi ikastaro ezberdin planteatzen dira, baina biek dute harremana: Arte eszenikoekin ikasten eta Proposamen eszenikoetan hezkuntza eta bitartekarita txertatzen. Gai bera jorratuko da bi begirada ezberdinetatik, sortzaileena eta hezitzaileena. Bi ikastaroak egun berdinetan emango dira, bat goizez eta beste arratsaldez. Hirugarren egunean, uztailaren 18an, bi taldeekin saio bateratua egingo da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, hezkuntza, sormena, irakasleentza tresnak, hezkuntza praktikak, baliabide pedagogikoak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.