Udako Ikastaroak :: Soziologia

Gazteriaren erronka sozioekonomikoak gazteon ikuspuntutik.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 6a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Gazteon langabezia tasek goraka egin dute modu kezkagarri batean azken urteotan. Langabezia murrizteko aitzakiapean hainbat eta hainbat neurri jarri izan dira martxan, bai orain eta baita aurreko krisialdi ekonomiko ezberdinetan ere. Hauek, askotan, gazteon lan eskubideen murrizketaren bidea hartu dute gure lanaratzea bultzatzeko. Zer ondorio izan dituzte neurri hauek gazteon lana eta egoera sozioekonomikoarengan? Helburuak bete dituzte?

Gaur egun, prekarietatea gazteon egunerokotasunaren parte bat bilakatu da eta ez zaigu inori ezezagun egiten. Baina, ba al dakigu benetan zertan datzan gaur egungo prekarietatea eta lanaren bitartez eskuratzen diren eskubideak ukatuta izateak zer ondorio dakarren gazteon bizitza eta eskubideetarako? Ezagutzen al ditugu martxan jartzen ari diren neurriak eta nola eragiten dieten gure prekarietate, bizitza proiektu eta eskubideei?

Azken finean, gazteon enplegua bai, baina zeren truke?

Ikastaro hau Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

  • Gazteen egoera sozioekonomikoa interpretatzen: berdintasunak-ezberdintasunak atzoko eta gaurko erronken artean.
  • Gazteentzako politika publikoak gazteria ikuspuntu batetik hausnartzen.
  • Gazteek honen aurrean egin eta esaten dutena barnebiltzen eta proposamen berrietan erabiltzen.
  • Zer egiten den gaur egun hemen, zer beste herrialde batzuetan eta zer egin liteke.

Edukiak

  • Gazteen egoera sozioekonomikoa (atzo, gaur, etorkizunean?) ezagutu: zer da prekarietatea? Zeintzuk dira gazteriaren prekarietatearen berezitasunak?
  • Gazteen enplegua sustatzeko planak, programak eta neurriak aztertuko dira: formazioa, formula bereziak, ekintzailetasuna eta atzerriratzea. Gazteen enplegua, zeren truke?
  • Lanari lotutako eskubideak aztertuko dira: etxebizitza, osasuna, emergentzia neurriak... eta horietan garatzen diren politika publikoak gazteei begira.
  • Gazteen enplegu planak eta Gazte Planen enplegu arloetako neurriak konparatuko dira: eskumenak, hartutako neurriak, lortutako emaitzak, zeharkakotasuna...
  • Gazteek egindako hausnarketak eta perspektibak landuko dira gai hauetan.
  • Zer egiten dugu? Zer egin dezakegu? Proposamen berriak landuko dira.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da, dinamika parte-hartzaileei lehentasuna emanez.

Nori zuzendua

  • Gazteria arloan lan egiten duten teknikari eta politikariei..
  • Sindikatuetako kideei..
  • Gazte elkarteetako kideei eta bestelako elkarte eta gizarte mugimenduetako gazteei.
  • Soziologoei, ikertzaileei... eta interesa duen edonori..

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348026

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, enplegua, prekarietatea, formazioa, ekintzailetasuna, gazteria politikak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.