Udako Ikastaroak :: Informatika, Ingeniaritza , Teknologia

3Dko inprimagailuak egunerokotasunean.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 16a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

3Dko inprimagailuak edonoren eskura dauden makinak dira. Gaur egun arlo guztietako enpresek erabiltzen dituzte beraien lana arintzeko. Bestalde herreminta bikaina da ekintzailetasuna bultzatzeko eta laguntzeko, inprimagailuek prototipo eta produktuak fabrikatzeko aukera eskeintzen bait dute. Orain arte lantegi gutxi batzuen eskura zegoena, gaur egun denon eskuetan dago. Bertan ikasko dugu nola erabiltzen den herreminta hau eta noraino iritsi gaitezke fabrikazio mundu honetan.

Irakaslea

  • Aitziber Eizagirre Artola

    Diseinatzaile industriala da eta 3D inprimagailu eta fabrikazio digitalean aditua. Tumakerreko kide da bertan formakuntzaren eta Ikaslab proiektuaren arduraduna.

    Twitter: @Maklabi

Helburuak

  • Objektuak inprimatuaz 3Dko inprimagailu baten funtzionamendua ezagutu eta sarean dauden repositorioak erabili proiektuak bilatzea.
  • Koste baxuko 3D inprimagailuek gaur egun dituzten fabrikatzeko gaitasunak ezagutzea.
  • 3D inprimagailuek erabiltzen dituzten teknologia desberdinak eta beraien funtzionamendua ezagutzea.
  • 3Dko inprimagailuak erabiliagatik arrakasta izan duten enpresak eta proiektuak ezagutzea.

Edukiak

  • Fabrikazio digitala eta 3Dko inprimagailuen egoera.
  • Nola erabili inprimagailu bat.
  • Software eta konfigurazioak.
  • Diseinu gomendapenak.
  • Repositorioak eta interneten aurki daitezkeen proiektuak.
  • Materiale desberdinak.
  • Aplikazio eta adibideak.

Metodologia

Klaseak teoriko-praktikoak izango dira.

Nori zuzendua

Koste baxuko inprimagailuak beraien lan prozesuetan atxikitu nahi duten profesionalak. Pauso bat aurrerago doazen irakasle eta ikasleei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348012

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, produktuak, prototipoak, errepositorioak, softwarea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.