Udako Ikastaroak :: Marrazkigintza, Literatura

Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 6a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Ikastaro honek literatura-irakasleak, literatura-eragileak edo literaturazaleak komikiaren artera hurbiltzea du helburu nagusi, betiere komikigintzaren eta literaturgintzaren arteko zubi-lana gogoan izanda. Bide horretan, hiru zutabe nagusi izango ditu ikastaroak:

Lehenik, komikiaren inguruko ezagutza orokor zenbait eskainiko dizkigute alorreko adituek (komikiaren narrazio-teknikak, komikiaren bilakaera historikoa...).

Bigarrenik, komikigile eta gidoigileek bere obraren eta jardunaren inguruan hitz egingo digute, ekarpen horiek irakurtzeko eta interpretatzeko informazio gehiago izateko.

Hirugarrenik, komikia lantzeko proposamen didaktiko zenbait aurkeztuko dizkigute literatura-irakasleek.

Irakasleak

Helburuak

Komikigintzaren eta literaturaren arteko zubi-lan horretan sakontzeko, honako hiru gaitasun hauetan trebatzea du helburu ikastaroak:

  • Komikigintzaren narrazio-teknikak, estetikak eta kodeak ezagutzea.
  • Literatura testuen eta komiki-lanen arteko zubiak egiten trebatzea.
  • Komikiaren irakurketan eta irakurketa literarioan gaitzea, bi arte adierazpideen arteko aldeak zein antzekotasunak gogoan izanda.

Metodologia

Hiru saio mota egongo dira ikastaro honetan: batetik, komikiaren teoriaz jabetuko gara, betiere adibide jakin batzuk oinarritzat hartuz; bestetik, artista jakin batzuekin solasean aritzeko aukera izango dugu, haien esperientziaren berri izan, eta haien jardunaren inguruko elkarrizketa sustatuz; eta azkenik, saio praktikoagoak izango ditugu, komikien irakurketa eta irakurketa literarioa jorratzeko.

Bestalde, parte-hartzaileei material osagarria banatuko zaie ikastaroan zehar, literaturaren irakaskuntzan komikia lantzeko baliabide zenbait eskuragarri izateko.

Nori zuzendua

Literaturazale oro, literatura-irakasleak, komikizaleak.

Egitaraua

2014-07-16

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Komikiaren arteaz.

  • Jon Mantzisidor Uria
10:00-11:00

Komikigintza eta narrazio-teknikak.

  • Jon Martin Colorado
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:30

Komikigilearen ajeak.

12:30-13:30

'Habiak', komikirako bidea.

13:30-14:00

Laburpena eta azken gogoetak.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako materiala:

2014-07-17

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Lehen abantaila: gidoilariari ez ohi zaio haren partea pagatu.

10:00-11:00

Komiki itzuliak.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:30

Komikigintza eta irakurbide literarioak: proposamen didaktikoak (I).

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena: Komikigintza eta irakurbide literarioak.

12:30-13:30

Begiradak komikian: proposamen didaktikoak (II).

Eskuratu hemen hitzaldi honetan erabilitako dokumentuak:

13:30-14:00

Laburpena eta azken gogoetak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348023

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, hezkuntza, literatura, komikigileak, narrazioa, ilustrazioa, gidoigileak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.