Udako Ikastaroak :: Marrazkigintza, Literatura
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Ikastaro honek literatura-irakasleak, literatura-eragileak edo literaturazaleak komikiaren artera hurbiltzea du helburu nagusi, betiere komikigintzaren eta literaturgintzaren arteko zubi-lana gogoan izanda. Bide horretan, hiru zutabe nagusi izango ditu ikastaroak:
Lehenik, komikiaren inguruko ezagutza orokor zenbait eskainiko dizkigute alorreko adituek (komikiaren narrazio-teknikak, komikiaren bilakaera historikoa...).
Bigarrenik, komikigile eta gidoigileek bere obraren eta jardunaren inguruan hitz egingo digute, ekarpen horiek irakurtzeko eta interpretatzeko informazio gehiago izateko.
Hirugarrenik, komikia lantzeko proposamen didaktiko zenbait aurkeztuko dizkigute literatura-irakasleek.
UPV/EHUko irakaslea, literatur kritikaria, literatur ikerlea. UEUkidea.
Komikigilea, irudigilea.
Ilustratzailea, Arte Ederretan lizentziatua, Bartzelonako Escola de la Donan ilustrazioa ikasia.
Komikigilea, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea.
Komikigilea, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea.
Itzultzailea, UPV/EHUko irakaslea.
Skolastikako kidea, literatura-irakaslea.
UEUko Literatura saileko sailburua. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.
UEUko literatura saileko sailburua. Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua da. 1936ko Gerra eta euskal nobelari buruzko tesia idatzi du. Argia aldizkariko liburu kritika egin izan du eta EHUko Donostiako Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia fakultateko irakaslea eta ikertzailea da.
Komikigilea.
Komikigintzaren eta literaturaren arteko zubi-lan horretan sakontzeko, honako hiru gaitasun hauetan trebatzea du helburu ikastaroak:
Hiru saio mota egongo dira ikastaro honetan: batetik, komikiaren teoriaz jabetuko gara, betiere adibide jakin batzuk oinarritzat hartuz; bestetik, artista jakin batzuekin solasean aritzeko aukera izango dugu, haien esperientziaren berri izan, eta haien jardunaren inguruko elkarrizketa sustatuz; eta azkenik, saio praktikoagoak izango ditugu, komikien irakurketa eta irakurketa literarioa jorratzeko.
Bestalde, parte-hartzaileei material osagarria banatuko zaie ikastaroan zehar, literaturaren irakaskuntzan komikia lantzeko baliabide zenbait eskuragarri izateko.
Literaturazale oro, literatura-irakasleak, komikizaleak.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Komikiaren arteaz. |
|
10:00-11:00 |
Komikigintza eta narrazio-teknikak. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-12:30 |
Komikigilearen ajeak. |
|
12:30-13:30 |
'Habiak', komikirako bidea. |
|
13:30-14:00 |
Laburpena eta azken gogoetak.Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako materiala: |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Lehen abantaila: gidoilariari ez ohi zaio haren partea pagatu. |
|
10:00-11:00 |
Komiki itzuliak. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-12:30 |
Komikigintza eta irakurbide literarioak: proposamen didaktikoak (I).Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena: Komikigintza eta irakurbide literarioak. |
|
12:30-13:30 |
Begiradak komikian: proposamen didaktikoak (II).Eskuratu hemen hitzaldi honetan erabilitako dokumentuak:
|
|
13:30-14:00 |
Laburpena eta azken gogoetak. |
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348023
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: