Udako Ikastaroak :: Lana, Zuzenbidea eta Jurisprudentzia

Euskal Herriko lan harremanen eredua: oraina eta geroa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 6a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Bizi dugun krisi garai honek gizarteko atal guztiei eragiten die, besteak beste lan-harremanei ere. Euskal Herriko egungo lan-harremanen egoera gogoeta merezi du. Ikastaroan egun harreman horiek nola dauden aztertuko da eta nolakoak beharko luketen izan etorkizunari begira.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal Herriko lan-harremanen eredua aztertu, gaurko egoeratik hasita etorkizunari begira.
  • Lan erreformaren eragina eta erronkak azaldu.
  • Lan-harremanen araudi juridiko nagusia ezagutu.
  • Politika ekonomiko-laborala aztertu.
  • Euskal Herriko lan merkatuaren egoera ezagutu.
  • Lan-harremanen Euskal Esparruaz hausnartu.

Metodologia

Ikastaro trinkoa da. Alde batetik irakasle bakoitzak gaiaren inguruko ikuspegi propioa eskainiko digu, ondoren Gaindegiak egungo lan merkatuan Euskal Herriko lurralde desberdinetako errealitatea ezagutarazteko. Parte hartzaileen galdera eta zalantzei erantzuna emateko eztabaida saio bat aurreikusiko da bukaera aldean.

Nori zuzendua

Interesa duen orori.

Egitaraua

2014-07-14

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:35

Lan-harremanak Euskal Herrian: azken erreforma laboralen eragina eta euskal esparru propioa.

09:35-10:10

Lan-harreman kultura estatu txikietan. Zer ikasi dezakegu euskaldunok Austriatik eta Danimarkatik?

10:10-10:45

Lan erreformaren gainetik, lan eredu propioa (Euskal Herrian).

11:00-11:30

Atsedena

11:30-12:05

Lan harremanen eraldaketa: oinarrizkoa bezain ezinezkoa.

12:05-13:10

NER Group: harreman-estilo berri bat.

13:10-13:45

Lan harremanak eta garapen eredua.

15:00-15:35

Egun Euskal Herrian dugun lan merkatuaren aldagi nagusiak.

15:35-17:00

Eztabaida eta gogoetarako tartea.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348021

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, malgusegurtasuna, lan erreforma, lan merkatua, erreforma laborala

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.