Udako Ikastaroak :: Hezkuntza

Nerabearen eta irakaslearen arteko harremanak landu: gelako giroa hobetu.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 6a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako homologatzeko eskaera bidalita (ikusi argibideak behean).

Nerabezaroa , garai goraberatsua dela jakin badakigu baina zer da zehazki gertatzen zaiena? Zer pizten digu guri horrek? Zer egin laguntzeko? Zein esku-hartze egin eskolatik? Eta irakasle edo tutore bezala?

Kezka eta interes horietatik abiatuta, gaztaroa orokorrean aztertzetik hasten da ikastaroa, eta pixkanaka bakoitzaren papera eta zeregina zein izan daitekeen aztertzen joango gara. Irakasleak gaztearekin harreman egoki bat izaten laguntzeko, tresna kognitibo, afektibo eta sozialez hornitzea da xedea.

Konparazio batera, gaztea zaldi bat izango litzatekeela pentsatuta, gu gara beste hezitzaile eta gurasoekin batera zaldi hori gidatu eta hezi dezakegunak. Zenbat eta zaldi basatiagoa izan, orduan eta gehiago botako du gidaria. Arazoa ez da, inolaz ere, gidariarena; baina gidaria soilik da, behin eta berriz saiatuz, zaldiari lasaitzen lagundu eta azkenean elkarrekin ibiltzea lortu dezakeena.

Irakaslea

  • Izar Arregi Aizpuru

    Psikologo-terapeuta ( ikuspegi sistemikoa). 10 urtez ikastolan irakasle eta psikologa bezala lan egina. Azken urteetan, gazteak eta gazteen famili-terapian espezializatua.

Helburuak

  1. Nerabezaroa ulertzea.
  2. Kasuak eta esku-hartze motak ikuspegi inklusibotik aztertzea.
  3. Eskolatik eta orientatzaile edo bakoitzaren paperetik egin daitekeena aztertzea.
  4. Inguruko familia, gizarte zerbitzu eta bestelako eragileekin dagoen erlazio eta elkarlana aztertzea.

Edukiak

  • Nerabeen eta helduon garai ebolutiboa.
  • Jarreren ulermena.
  • Komunikazio estrategiak: entzute aktiboa, “ni mezua”, kexa bat jaso eta azaltzea.
  • Diziplina demokratikoa. Nola jarri diziplina gelan?
  • Gurasoen elkarrizketak: Nola prestatu? Zer lortu dezakegu?

Metodologia

Hiru ikuspegitatik landuko dira:

  1. Esparru teorikoa: azalpen teorikoa emango da.
  2. Esparru praktikoa; azaldutako teoriaren kasuak eta egoera desberdinak aztertuko dira.
  3. Esparru pertsonala: ikusitako teoriak eta eginiko ariketa edo dinamikak norberarengan zer piztu duen landuko da.

Nori zuzendua

DBHko irakasleak eta gazteekin lan egiten duten hezitzaile guztiei zuzendua dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348044

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, gazteak, hezkuntza, gurasoak, dizipliina, familia, komunikazioa, entzute aktiboa, eskola, orientazioa, orientatzailea, DBH, batxillergoa, nerabezaroa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.