Udako Ikastaroak :: Arkitektura

Hiri inklusiboa: arazoak identifikatu eta irtenbideak proposatzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 29a

Azken urteotan hiri eredua jasaten hari den krisia ukaezina da: desoreka sozialak, espazio ilunen arriskuak, autoen pribilegioak,...egungo hiri ereduak ez digu jendarte harreman justu, orekatu eta parekidea bermatzen, beraz, aldatu beharra dugu.

Badira urte batzuk Euskal Herrian Hiriaren gaia lantzen hari dela batetik, eta jendarte inklusioa bestetik. Guk, bi aldagai horiek elkar-harremanean aztertu nahi ditugu eta egungo hiri ereduaren aurrean hiri eredu inklusibo integral bat proposatu.

Ikastaroaren ondoren liburuxka digital bat editatuko dugu bertan landutako eduki eta praktikak guztiak bilduz. Asmoa gaia zabaldu eta lanerako tresna bat izatea da.

Irakasleak

  • Andoni Egia Olaizola

    Geografian lizentziatua; Giza garapen jasangarria, garapen lokala eta golbalizazioa masterra; Lurralde planeamendua eta ingurumen gestioa masterra.

  • Ibai Esteibarlanda Etxeberria

    Arkitekturan lizentziatua. Hiritik At taldeko kidea.

  • Oihana Etxebarrieta Legrand

    Kazetaria. Bilgune Feministako kidea eta ikerlaria (espetxea eta bikote harremanez ikertzen dihardu).

    @betaurrekomorea

  • Oihane Ruiz Menendez

    Arkitektoa.

  • Koldo Telleria Andueza

    Arkitektoa.

Helburuak

  1. Hiri Inklusiboaren gaian murgiltze egoki bat egin eta ikastaroa bukatu ondoren gaia lantzeko oinarri minimoak finkatzea.
  2. Euskal Herrian modu ezberdinean gai honen inguruan lanean hari diren talde eta esperientziak ezagutzea.
  3. Parte hartzaile guztion artean harremanak saretzea.
  4. Ikastaroan landutako teoria eta praktikekin liburuxka digital bat editatzea.

Edukiak

Landuko diren gai nagusiak espazioaren antolamendua eta inklusioa izango dira.

Espazio antolaketa Hiritik At taldeak aurkeztuko du.

Inklusibotasuna Lastotan taldeak aurkeztuko du.

Bakoitzak bestearekin zein harreman duen eta nola elkar eragiten duten landuko ditugu. Bi kontzeptu hauen marko teorikoan sakonduko dugu ahalik eta modu argienean, ondoren Euskal Herrian gai honen inguruan lanean dabiltzan esperientzia ezberdinak ezagutu eta aztertzeko.

Esperientzia horiek toki eta izaera ezberdinekoak izango dira:

  • Hiria, generoa eta parte hartzea landu duen arkitekto taldea.
  • Hezkidetza plan integrala eskolan, jolastokia barne. Urtxintxa eskola.
  • Ludotekatik kalera, auzo-herriko espazioak berreskuratuz, “ Berramesten” proiektua. Txatxilipurdi Elkartea
  • Komunitate arazoen aurrean bizilagunen harremanak landuz konponbideak sortzea “Portal Solidario” proiektua. Gurutze Gorria.

Metodologia

Landu nahi ditugun gaiak modu egokienean jorratzeko hiru ataletan antolatu dugu ikastaroa:

  • Lehenik, hiria eta inklusibotasunaren inguruko marko teorikoak landuko ditugu, gaira hurbildu eta lurzoru amankomun bat zehazteko partaide guztion artean;
  • Bigarrenik, gai hauek landu dituzten esperientzia errealak ezagutu, aztertu eta landuko ditugu;
  • Hirugarrenik, kalera aterako gara hiriak inklusibo izateko dituen mugak identifikatu eta hauekin zer egin aztertzera.

Nori zuzendua

Ikastaroa bereziki espazioa eta jendartea lantzen hari diren pertsona eta eragileei begira diseinatu da: bai eskainiko den marko teorikoa interesgarria izango delako; eta baita bertan elkartuko garenon artean lankidetzarako harremanak sortuko direlako.

Jakintza arlo edo lan eremu ezberdinetako kideak elkartuz eta guztion artean gaiak aztertuz, irtenbide integralagoak proposatuko ditugula uste dugu. Hau guztiontzat aberasgarri izan daitekeenez, edozein arlotan lanean hari den profesionalarentzat ere oso aberasgarria izango da.

Hala ere gai hauetan interesatua dagoen edonorentzat prestatua dago. Erabiliko den hizkuntza, teknikoa baino, denok ulertzeko modukoa izango da.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Babesleak

Etiketak

Baiona, udako ikastaroak, espazioaren antolamendua, integrazioa, aniztasuna, generoa, hiri eredua

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.