Udako Ikastaroak :: Artea , Psikologia

Dantza: gorputza, mugimendua, irudimena eta kontzientzia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 29a

Gure gorputzarekiko dugun harremana sakontzea proposatzen dugu, mugimenduaren bitartez. Dihardugun esparruetan (dantza, haur hezkuntza, zirkua, etab.) ikuspegi desberdinetatik lantzen da gorputza, arlo bakoitzak bere teknikara bideratzen du. Hala ere, guztietan, gorputza eta adimen/ emozio /sentsazioen arteko lotura ezinbestekoa da. Oinarri honetatik abiatuz, norbere osotasunetik dantzatzearen plazerra zabaldu nahi dugu, kontzientzia osoarekin biziz esperientzia.

Irakasleak

  • Nahia Iparragirre Burgoa

    Antzezle eta dantzaria. Haur hezkuntzan titulatua. Trapezio eta tela irakasten eta sorkuntza prozesu desberdinetan dihardu.

  • Eneritz Zeberio Artetxe

    Dantza irakaslea, dantzaria (Cia.La Mandarina). Goi mailako dantza ikasketak egiten ( Koreografia ) eta sorkuntza prozesu desberdinetan dihardu. Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua.

    Ikusi Eneritz Sortutakoak 2013 proiektuan.

Helburuak

  • Norberak bere gorputzarekiko eta mugimenduarekiko duen kontzientzia garatzea.
  • Gure irudimena eta sentsazioak uztartuz dantzara hurbiltzea .
  • Norbere gorputzetik haratago, besteekiko hurbilpena eta harremanak nola eraiki daitezkeen ikustea , beti ere ikuspuntu “fisiko” batetik.
  • Dantza kontzeptua zabaltzea, eta kanpo begiradetatik/epaietatik haratago, ongizatea dakarren bizipen gisa ulertzea.

Edukiak

  • Gorputzaren kontzientzia. Fisiologia, erritmoak, texturak, arnasa.
  • Gorputza eta espazioa, lege fisikoetatik mugimendua eraiki.
  • Mugimendua eta irudimena (barrutik kanpora).
  • Mugimendua eta sentsazioak (kanpotik barrura).
  • Adierazpena; dantza sorkuntza.
  • Kontaktua beste gorputzekin.
  • Gogoeta.

Metodologia

Oinarritzat Release, Body Mind Centering eta Contact improvisacion teknikak erabiliko ditugu.

 1 -Dantza klasea.

  • Beroketa eta teknika (batez ere release teknikan oinarrituko da lana) ; oinarrizko kontzeptuak eta gorputza lanerako prestatuko da. Dantza bariazio txiki batekin amaituz.

 2- Inprobisazio klasea.

  • Pauta desberdinez osatutako jolasak/ ariketak proposatuko dira, bilaketa eta esperimentazio prozesua.
  • Indibiduala lehendabizi (dantza sorkuntzako dinamikak).
  • Kolektiboki ondoren (Kontact improbisation teknikaren oinarrietatik abiatuz).

 3- Gogoeta.

  • Gogoeta indibiduala eta kolektiboa egingo dugu.

Nori zuzendua

Astintzeko, mugitzeko eta adierazteko gogoa duten guztiei. Baita, gogoetarako tartea hartu nahi duenari, bere bizipen propiotik, fisikotasunetik abiatuz. Ez da behar aurre ezagutzarik, soilik gorputzarekin lan egiteko gogoa.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Ikasleak ekarri beharrekoak: arropa erosoa.

Babesleak

Etiketak

Baiona, udako ikastaroak, hezkuntza, zirkua, mugimendua, kontzientzia, irudimena, sormena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.