Udako Ikastaroak :: Psikologia

Ahotsaren indarra: landu zure identitatea eta lidergo gaitasunak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 29a

IKASTAROA BETE EGIN DA. Izena eman dezakezu eta itxaron zerrendan sartuko zara (ez egin ordainketarik).

Ahotsa behar bezala proiektatzea funtsezkoa da komunikaziorako. Talde baten aurrean ideia edo produktu bat azaldu nahi izanez gero, ahots garbi eta sendoarekin egiteak emaitza hobea izaten du. Ahotsean, besteak beste urduritasuna, ziurtasun falta, beldurra edo nekea islatzen dira. Bestalde, gorputzaren jarrera eta gorputzak ematen duen komunikazioa zaintzea ezinbestekoa da. Gorputzak egiten dituen borondatezko edo nahi gabeko keinuak gure aurkezpenetan eragin handia dute. Egokiak direnak indartu eta ez egokiak saihestu behar dira.

Irakaslea

  • Karmele Muro Maritxalar

    Musikan lizentziatua, kantu espezialitatean. Irakaslea, DBH eta Kontserbatorioetan. Abesbatza zuzendaria eta formatzailea.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Ahotsaren indarra landu, lidergoa eta motibazioa lortzeko.
  • Ahotsaren proiekzioaz jabetu eta estrategiak esperimentatu eta lortu hori egin ahal izateko.
  • Gorputzaren jarrera zaindu segurtasuna eta ongizatea indartzeko. Keinu egokiak zeintzuk diren eta zeintzuk ez diren ikasi.

Edukiak

Ikastaro guztiz praktikoa. 2 alderdi landuko ditugu aurkezpenak hobetzeko:

1. Ahotsa:

  • Ahotsa zaintzeko oinarrizko aholkuak.
  • Ahotsaren emisioan inplikatuta dauden gorputz atalak ezagutu.
  • Arnas mota desberdinak.
  • Diafragmaren erabilera.
  • Arnas erritmoak.
  • Arnasaren dosifikazioa eta indarra.
  • Intentsitate aldaketak.
  • Soinuaren iraupena.
  • Ahotsaren tonua eta altuera.
  • Ahotsaren ezarpena eta proiekzioa.
  • Emisioa eta erresonantzia.
  • Testuen irakurketa: Intonazioa, bokalizazioa, ahoskera, artikulazioa, erritmoa, etenak, inflexioak, esaldi hasierak eta bukaerak.

2. Gorputz ezarpena. Gorputzaren kontzientziaz jabetu.

  • Erlaxazioa.
  • Esparruak, zonaldeak ezagutu.
  • Nahi gabeko eta borondatezko komunztadura.
  • Gorputzaren atalak: burua, begirada, aurpegia, enborra (bularra, sorbalda, bizkarra, pelbisa), besoak, eskuak, hankak, oinak.
  • Gorputza zutik eta eserita landu.

Metodologia

Ikastaro erabat praktikoa da, oinarri teoriko batzuk emango dira baina bereziki alde praktikoak izango du pisu handiena.

Nori zuzendua

Pertsona orok behar dugun zerbait da beraz edozeinentzat oso egokia. Agian bereziki lan kolektibo hauentzat:

  • Salmenta sare, etengabeko hobekuntza talde edo zuzendaritza edo administrazio kontseiluen aurrean agertu behar duten zuzendari edo exekutiboentzat.
  • Une oro langile talde batekin elkarlanean aritu behar duten erdi-mailako arduradunentzat (kargudunak, atalburuak, hezitzaileak, langile buruak).
  • Ahotsa maiz erabili behar duten lan taldeentzat: irakasleak, politikariak, abokatuak, hizlariak, aktoreak, etab.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Ikasleak klasean erabiltzeko kuxin bat eta koltxoneta/esterilla bat ekarri behar du.

Babesleak

Etiketak

Baiona, udako ikastaroak, jendaurrea, jendaurreko komunikazioa, hitzaldiak, ahotsaren proiekzioa, diafragma, erresonantzia, gorputza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.