Udako Ikastaroak :: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia

Giza Eskubideen Europako Auzitegia, erronka berriei aurre egiten.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 3.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 29a

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak zer erran asko eman du azken urteetan Euskal Herria interesatzen duten gaien inguruan. Baina ba al dakigu benetan zein diren erakunde honen lana, funtzionamendua eta arrazoinamenduak garatzeko erabiltzen dituen teknikak?

Batetik, ikastaro honek Giza Eskubideen Europako auzitegiaren antolaketa, funtzionamendua eta azken urteetako bilakaera izango ditu aztergai.

Bestetik, gai eta arazo ezberdinen aurrean daukan jarrera era kritikoan aztertzen saiatuko gara. Azkenik, bere erabakien inpaktuaren indar eta mugak aipatuko dira, gaurkotasun handiko adibide zehatz batekin: Parot doktrinaren aurkako ebazpena. Puntu horiek guztiak argitzeko pentsatua da ikastaro hau, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren izateari, daraman lanari eta haren erabakien zentzu eta eraginari buruzko ezagupenak hedatzeko asmoz.

Hitzaldi hau doan da, interesa daukan edonori irekia, baina izena eman behar da (ikusi argibideak).

Irakasleak

  • Joana Falxa

    (Donapaleu, 1983) zuzenbidean doktoregaia Paue eta Aturri herrialdeetako unibertsitatean, Salamankako unibertsitatearekin kozuzendaritzan. Azken 3 urteetan zuzenbide prozesaleko, zuzenbide zibileko eta Europako giza eskubideen zuzenbideko klaseak eman ditu Paueko zuzenbide fakultatean. UEUkidea.

  • Amaia Izko

    (Iruñea 1971), Zuzenbidean Lizenziatua, Nafarroako Unibersitatean. Duela ia 20 urte abokatu moduan hasi zen lanean, alor penalean, batez ere entzutegi nazioanalaren aurrean.

Helburuak

  • Giza eskubideen Europako Auzitegiaren funtzionamendu eta arrazoinamenduen ezagutza hedatzea.
  • Egunerokotasunean Auzitegiaz egiten diren aipamenak ulertzeko eta kritikatzeko tresnak transmititzea.
  • Eskubide zehatzen adibideen bidez auzitegiaren jurisprudentziaren azaleko ezagutza zabaltzea.

Edukiak

  • Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren papera eta antolaketa.
  • Bere funtzionamendua.
  • Bere jurisprudentzia osatzeko erabilitako teknikak.
  • Babestutako eskubideen inguruko jurisprudentzia eta honen inpaktua.
  • Parot doktrinaren aurkako ebazpenaren adibide zehatza.

Metodologia

Ikastaroaren lehen atala Estrasburgoko auzitegiaren aurkezpen orokorrean oinarrituko da: klase teorikoa izanagatik, modu parte hartzailean lantzen saiatuko gara, interes puntu zehatzei kasu eginez. Bigarren atala, ekarpen jurisprudentzialen inguruan garatuko dena, mintegi moduan pentsatuta dago, esperientzia konkretu batetik (Parot doktrinaren aurkako ebazpena) abiatuta parte hartzaileen galderei eta zalantzei erantzuteko asmoz.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen edozeini zuzenduta, eta bereziki zuzenbidean, soziologian, zientzia politikoetan edo kazetaritzan ezagutzak edo interesa dituztenei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Hitzaldia doan da baina parte hartzeko izena eman behar da.
  • Izena emateko deitu edo idatzi: i.iciar@ueu.org edo 0034 943 82 14 26 (Irati)

Babesleak

Etiketak

Baiona, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.