Udako Ikastaroak :: Filosofia, Soziologia
Feminismoa eta kultura-aniztasuna bi diskurtso nagusi dira identitate-eraikuntzaren inguruko arloan, humanitate eta gizarte-zientzietan. Eremu intelektual eta akademiko kritiko garaikideetan kultura-aniztasuna eta feminismoa, bakoitzak bere kabuz, ikerketa-objektu autonomo emankorrak dira.
Aurkezpenetako eta eztabaidarako proposatzen dugun abiapuntua zera da: Kultura-aniztasuna eta feminismoa, hala bakoitza bere aldetik nola bien arteko uztartze-modu desberdinetan ulertuta, ez dira oso erraz murriztu daitezkeen eremu edota gaiak. Feminismoa ez da batere diskurtso bateratua. Kultura-aniztasuna ezin da emigrazioaren ‘arazoa’rekin lotu soilik, maiz egiten den bezala. Bestalde, bai feminismoa bai kultura-aniztasuna ohiko diferentzia eta dibertsitatearen aldeko diskurtso ezagunetatik harago hausnartu eta pentsatu behar dira, kritikoki.
Ikastaro honetan kultura-aniztasun(ar)en eta feminismo(ar)en arteko harremanak (biak ala biak dute defendatzen dibertsitatea eta diferentziaren diskurtsoa) eta elkartrukeak (ez beti oparoak) aztertuko dira ikastaroan. Kultura-aniztasun(ar)en eta feminismo(ar)en arteko dibergentzia eta konbergentzia hauek ikuspegi integral baten bidez ematen saiatuko gara. Testuinguru honetan, kultura-aniztasunak eta feminismoak jorratzen dituzten aipatu dibertsitatea eta diferentziaren diskurtsoak estatuaren inguruko teoria orokorrekin eta euskal estatugintzaren praktika zehatzekin lotuko dira.
Era berean, giza-teoria kritikoaren, azterketa post-kolonial / estrukturalistaren eta filosofia politikoaren arteko elkargunetatik abiatuz identitate kolektiboen eta subjetibitate politikoen eraikuntza-moduak ulertzeko modu berri(tzaile)ez arituko gara.
Literaturan doktorea eta UPV/EHUko irakaslea.
Kazetaritzan lizentziatua. Genero aholkularia.
Kazetaritzan lizentziatua, UPV/EHUko irakaslea.
Euskal Filologian doktorea, Michigan State University-eko irakaslea eta ikerlaria.
Soziologian doktorea, Leeds-eko Unibertsitatean ikerlea.
Politika zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
Kazetaritzan lizentziatua eta Berdintasun teknikaria. EHUko doktorego tesia depositoan (Artea eta Teknologia)
Politika eta Administrazio zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea.
Idazlea, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.
Filosofian lizentziatua eta EHUko doktoregaia. UEUkidea.
UEUko Literatura saileko sailburua. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.
Kazetaria, Mugimendu feministan murgildua eta UPV/EHUn ikerlari eta irakasle (ETAko emakumeen parte hartze politikoa aztertzen dabil).
Erabiliko den metodologia pedagogikoa parte-hartzailea, sortzailea eta berritzailea da. Saio bakoitzean bi edo hiru irakasle daude eta mintegien erara tarte handiak eskaintzen dira bertaratu direnek eztabaidetan parte zuzena har dezaten. Arratsaldeko saioak mahai-inguruak dira. Orohar kultura-aniztasuna eta feminismoaren inguruko oinarrizko hitz garrantzitsuak mahai-gainetatuko dira lehen egunean; eta bigarrenean hori dena euskal estatugintzarekin artikulatuko da denon arteko eztabaiden bidez.
Ikastaroan parte hartzeko ez da jakintza berezirik behar. Oro har jorratzen diren gaiekin interesatuta dagoen edonor ongietorria da. Gaien arteko batzuk hauek dira: Giza-zientziak (giza-subjetibitatearen eraikuntza), filosofia (unibertsalismoa v partikularismoa), ekonomia (diferentziaren kontsumoa, lan-merkatua), zientzia politikoak (estatuaren teoriak), ikasketa kulturalak (‘bestea’ eta generoaren diskurtsoak). Gai hauetaz interesatuta dauden irakasle, ikasle, giza-eragile eta politikari zein politikagileentzat bereziki baliagarria izango da ikastaroa.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:15 |
Ikastaroaren aurkezpena. |
|
09:15-09:45 |
Feminismoa eta multikulturalismoa: adostasunak eta desadostasunak. |
|
09:45-10:15 |
Eztabaidak kultura-aniztasunaren inguruan: borroka politikoak, kontsumoko kulturak eta estatuaren kudeaketa. |
|
10:15-10:30 |
Atsedena |
|
10:30-11:00 |
Euskal imajinario kulturala: herritartasunak eta genero identitateak. |
|
11:00-11:30 |
Euskal berrikuntza demokratikoak eta feminismoa: emakumeen biografia politikoetatik begiratua. |
|
11:30-12:00 |
Paisaje poskolonialak, praktika artistikoak eta iraultza...Xara Sacchi-ren performantziaren bideoa. |
|
12:00-14:00 |
Bazkaltzeko etena |
|
14:00-15:15 |
Mahai-ingurua: Kultura-aniztasunak eta diferentziaren diskurtsoaz.Koordinatzailea: Andoni Olariaga Gonbidatuak:
|
|
15:30-17:00 |
Mahai-ingurua: (Trans)feminismorantz: Herria eta Ideologia.Eskuratu hemen mahai inguruko gidoia. |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-09:50 |
Diferentziaren birsortzea Euskal Estatugintzan. |
|
09:50-10:10 |
Feminismoa eta abertzaletasuna: konbergentziak eta dibergentziak. |
|
10:10-10:30 |
Euskal Antigonak: mitoa eta ideologia.Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Euskal Antigonak: mitoa eta ideologia. |
|
10:30-10:45 |
Atsedena |
|
10:45-11:20 |
Emakumea eta nazioa, bi proiektu, teoria bat. |
|
11:20-12:00 |
Euskal literatura post-nazional baterako oharrak.(hitzaldi hau bideokonferentzia bidez emango da) |
|
12:00-14:00 |
Bazkaltzeko etena |
|
14:00-16:30 |
Mahai-ingurua: Feminismoa eta kultura-aniztasuna: Euskal estatuaren zutabe?Koordinatzailea: Jule Goikoetxea Gonbidatuak:
|
|
16:30-17:00 |
Ondorioak. |