Udako Ikastaroak :: Filosofia, Soziologia

Feminismoa eta kultura-aniztasuna: dibertsitatea, diferentzia eta estatuaren eraikuntza Euskal Herrian.

  • Hasiera-data: 2014(e)ko uztailaren 10a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko uztailaren 11a
  • Tokia: Baiona - Euskal Museoa
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/baionako-euskal-museoa-1/
  • Ordutegia: Osteguna-Ostirala. 9:00-12:00/14:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 29a

Feminismoa eta kultura-aniztasuna bi diskurtso nagusi dira identitate-eraikuntzaren inguruko arloan, humanitate eta gizarte-zientzietan. Eremu intelektual eta akademiko kritiko garaikideetan kultura-aniztasuna eta feminismoa, bakoitzak bere kabuz, ikerketa-objektu autonomo emankorrak dira.

Aurkezpenetako eta eztabaidarako proposatzen dugun abiapuntua zera da: Kultura-aniztasuna eta feminismoa, hala bakoitza bere aldetik nola bien arteko uztartze-modu desberdinetan ulertuta, ez dira oso erraz murriztu daitezkeen eremu edota gaiak. Feminismoa ez da batere diskurtso bateratua. Kultura-aniztasuna ezin da emigrazioaren ‘arazoa’rekin lotu soilik, maiz egiten den bezala. Bestalde, bai feminismoa bai kultura-aniztasuna ohiko diferentzia eta dibertsitatearen aldeko diskurtso ezagunetatik harago hausnartu eta pentsatu behar dira, kritikoki.

Ikastaro honetan kultura-aniztasun(ar)en eta feminismo(ar)en arteko harremanak (biak ala biak dute defendatzen dibertsitatea eta diferentziaren diskurtsoa) eta elkartrukeak (ez beti oparoak) aztertuko dira ikastaroan. Kultura-aniztasun(ar)en eta feminismo(ar)en arteko dibergentzia eta konbergentzia hauek ikuspegi integral baten bidez ematen saiatuko gara. Testuinguru honetan, kultura-aniztasunak eta feminismoak jorratzen dituzten aipatu dibertsitatea eta diferentziaren diskurtsoak estatuaren inguruko teoria orokorrekin eta euskal estatugintzaren praktika zehatzekin lotuko dira.

Era berean, giza-teoria kritikoaren, azterketa post-kolonial / estrukturalistaren eta filosofia politikoaren arteko elkargunetatik abiatuz identitate kolektiboen eta subjetibitate politikoen eraikuntza-moduak ulertzeko modu berri(tzaile)ez arituko gara.

Irakasleak

  • Amaia Alvarez Uria

    Literaturan doktorea eta UPV/EHUko irakaslea.

  • Zaloa Basabe Gutierrez

    Kazetaritzan lizentziatua. Genero aholkularia.

  • Jone Bengoetxea Epelde
  • Idurre Eskisabel Larrañaga

    Kazetaritzan lizentziatua, UPV/EHUko irakaslea.

  • Ainhoa Etxaide Amorrortu
  • Joseba Gabilondo Alberdi

    Euskal Filologian doktorea, Michigan State University-eko irakaslea eta ikerlaria.

  • Imanol Galfarsoro Madariaga

    Soziologian doktorea, Leeds-eko Unibertsitatean ikerlea.

  • Jule Goikoetxea Mentxaka

    Politika zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakaslea.

    @JuleGoi

  • Ainhoa Güemes Moreno

    Kazetaritzan lizentziatua eta Berdintasun teknikaria. EHUko doktorego tesia depositoan (Artea eta Teknologia)

  • Iker Iraola Arretxe
  • Saioa Iraola Urkiola
  • Teresa Maldonado Barahona
  • Jone Martinez Palacios

    Politika eta Administrazio zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea.

  • Laura Mintegi Lakarra

    Idazlea, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.

  • Andoni Olariaga Azkarate

    Filosofian lizentziatua eta EHUko doktoregaia. UEUkidea.

  • Iratxe Retolaza Gutierrez

    UEUko Literatura saileko sailburua. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.

  • Zuriñe Rodriguez Lara

    Kazetaria, Mugimendu feministan murgildua eta UPV/EHUn ikerlari eta irakasle (ETAko emakumeen parte hartze politikoa aztertzen dabil).

    @zuriro

Helburuak

  • Kultura-aniztasuna eta feminismoari buruz jakintzak ezagutarazi eta bere zabaltasunean azaltzen saiatzea, hala berezko iker-esparruetan nola estatugintzari lotuta.
  • Feminismoaren eta kultura-aniztasunaren arteko harremanetan interesa duen orori, hauen arteko gora beherak hobeto ezagutzeko aukera ematea.
  • Kultura-aniztasuna eta feminismoaren arteko interkonexioen eta eztabaiden konplexutasuna ulertzeko ildo teorikoak jorratzea.
  • Feminismoaren eta kultura-aniztasunaren inguruko eztabaiden indarra eta garrantzia azaldu eta ezagutaraztea.
  • Kultura-aniztasuna eta feminismoa dagoki(zki)gun testuinguru(et)an ulertzeko tresna praktikoak eskaintzea, batez ere Euskal Herriko estatugintza prozesuari begira.

Edukiak

  • Kultura-aniztasuna eta (Trans)feminismoa,
  • Herrigintza, naziogintza eta estatugintza,
  • Generoa, klasea eta immigrazioa,
  • Super-dibertsitatea eta inter-sekzionalitatea,
  • Aniztasunaren kontsumoa eta kudeaketa,
  • Diferentzia eta berdintasuna; unibertsaltasuna eta partikulartasuna,
  • Komun(al)ismoa.

Metodologia

Erabiliko den metodologia pedagogikoa parte-hartzailea, sortzailea eta berritzailea da. Saio bakoitzean bi edo hiru irakasle daude eta mintegien erara tarte handiak eskaintzen dira bertaratu direnek eztabaidetan parte zuzena har dezaten. Arratsaldeko saioak mahai-inguruak dira. Orohar kultura-aniztasuna eta feminismoaren inguruko oinarrizko hitz garrantzitsuak mahai-gainetatuko dira lehen egunean; eta bigarrenean hori dena euskal estatugintzarekin artikulatuko da denon arteko eztabaiden bidez.

Nori zuzendua

Ikastaroan parte hartzeko ez da jakintza berezirik behar. Oro har jorratzen diren gaiekin interesatuta dagoen edonor ongietorria da. Gaien arteko batzuk hauek dira: Giza-zientziak (giza-subjetibitatearen eraikuntza), filosofia (unibertsalismoa v partikularismoa), ekonomia (diferentziaren kontsumoa, lan-merkatua), zientzia politikoak (estatuaren teoriak), ikasketa kulturalak (‘bestea’ eta generoaren diskurtsoak). Gai hauetaz interesatuta dauden irakasle, ikasle, giza-eragile eta politikari zein politikagileentzat bereziki baliagarria izango da ikastaroa.

Egitaraua

2014-07-10

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Ikastaroaren aurkezpena.

09:15-09:45

Feminismoa eta multikulturalismoa: adostasunak eta desadostasunak.

  • Teresa Maldonado Barahona
09:45-10:15

Eztabaidak kultura-aniztasunaren inguruan: borroka politikoak, kontsumoko kulturak eta estatuaren kudeaketa.

10:15-10:30

Atsedena

10:30-11:00

Euskal imajinario kulturala: herritartasunak eta genero identitateak.

11:00-11:30

Euskal berrikuntza demokratikoak eta feminismoa: emakumeen biografia politikoetatik begiratua.

11:30-12:00

Paisaje poskolonialak, praktika artistikoak eta iraultza...

Xara Sacchi-ren performantziaren bideoa.

12:00-14:00

Bazkaltzeko etena

14:00-15:15

Mahai-ingurua: Kultura-aniztasunak eta diferentziaren diskurtsoaz.

Koordinatzailea: Andoni Olariaga

Gonbidatuak:

  • Iker Iraola
15:30-17:00

Mahai-ingurua: (Trans)feminismorantz: Herria eta Ideologia.

Eskuratu hemen mahai inguruko gidoia.

2014-07-11

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-09:50

Diferentziaren birsortzea Euskal Estatugintzan.

09:50-10:10

Feminismoa eta abertzaletasuna: konbergentziak eta dibergentziak.

  • Zaloa Basabe Gutierrez
10:10-10:30

Euskal Antigonak: mitoa eta ideologia.

Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Euskal Antigonak: mitoa eta ideologia.

10:30-10:45

Atsedena

10:45-11:20

Emakumea eta nazioa, bi proiektu, teoria bat.

11:20-12:00

Euskal literatura post-nazional baterako oharrak.

(hitzaldi hau bideokonferentzia bidez emango da)

12:00-14:00

Bazkaltzeko etena

14:00-16:30

Mahai-ingurua: Feminismoa eta kultura-aniztasuna: Euskal estatuaren zutabe?

Koordinatzailea: Jule Goikoetxea

Gonbidatuak:

  • Saioa Iraola, (Bilgune Feminista)
  • Jone Bengoetxea (ELA)
  • Ainhoa Etxaide (LAB)
16:30-17:00

Ondorioak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Babesleak

Etiketak

Baiona, udako ikastaroak, identitatea, identitate-eraikuntza, gizarte-zientziak, ikerketa, dibergentziak, konbergentzia, post-kolonial, diferentzia, estrukturalista, identitate-kolektibo k

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.