Udako Ikastaroak :: Itzulpengintza

Itzulpenari laguntzeko teknologiak.

  • Hasiera-data: 2014(e)ko uztailaren 9a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko uztailaren 10a
  • Tokia: Baiona - Ereintza Euskaltegia AEK
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ereintza-euskaltegia-aek/
  • Ordutegia: Asteazkena-Osteguna. Lehen egunean 9:00-12:00/14:00-17:00 eta bigarrenean 9:00-13:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 29a

Itzulpengintzaren jarduera ezin da ulertu teknologiarik gabe gaur egun. Hizkuntzak bezain beste menperatu behar ditu itzultzaileak teknologiak lana txukun eta ganoraz egingo badu. Hori dela eta, honako ikastaro honen helburua itzultzaileari lagungarri izango zaizkion oinarrizko hainbat baliabidetarako hurbilketa bat izango da. Oinarrizko ikastaro hau, gainera, hizkuntza bikote batean lan egiten duten profesionalei edo hizkuntza bikote horretan sakondu nahi duen edonori zuzentzen zaio. Hain zuzen ere, frantsesetik euskararako itzulpena lantzen duen edonori.

 Ikastaro hau EIZIErekin elkarlanean antolatu da.

Eskuratu ikastaro honetako dokumentazioa: Itzulpenari laguntzeko teknologiak. Apunteak.

Irakasleak

Helburuak

  • OLI tresnen oinarrizko erabilpena.
  • Frantsesa-euskara norabidean lan egiteko baliabideak ezagutzea
  • Itzulpen-memoriak erabili eta kudeatzea.

Edukiak

  • FR-EU baliabide nagusiak
  • OLI tresnen erabilera: wordfast, wordfast anywhere, omegaT, Virtaal, Anaphraseus
  • FR-EU itzulpen memoriak

Metodologia

Ikastaroaren helburu nagusia baliabide informatiko eta teknologikoak hobeto menperatzen ikastea izango denez, tailer-itxurako ikastaro praktiko gidatua izango da honako hau. Ikasleek ariketak klasean bertan egiteko aukera izango dute.

Nori zuzendua

Frantsesetik euskararako itzultzaileei zuzendurik dago ikastaro hau bereziki, bai hizkuntza bikote hori profesionalki lantzen dutenei eta baita hizkuntza bikote horretan sakondu nahi duen edonori ere.

Matrikulaziorako argibideak

EIZIEko bazkideek UEUko bazkideen matrikula prezioan deskontu bera izango dute.

Matrikulazio prozedura:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Partaideek (ikasleek) ordenagailu eramangarria ekarri beharko dute ikastaroan ikastaroari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

 Ikastaro honek Euskadi-Akitania programaren dirulaguntza dauka.

Babesleak

Etiketak

Baiona, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.