Udako Ikastaroak :: Soziologia

Mendi-ibilaldien mikrosoziologia: ezezagunak lagun egiten.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 16a

Mendizaletasuna eta horren barrenean mendi ibilaldiak euskal gizartean guztiz errotatuta dauden praktika fisikoak dira. Hiritarren azturei buruzko inkesta eta datu ofizialak hori baieztatzen dute eta hezkuntzan edo aisialdian ohiko edo bete beharreko jarduera da. Hala izanik ere ez dirudi bertan ematen diren giza elkarrekintzei buruz gehiegi sakondu denik. Abiapuntua hori izanik, ikastaro honetan elkarrekintza horietan sakondu nahi da, jardueraren egitura eta mendizalearen jardunaren arteko erlazioan eta honek bultzatzen dituen harremanetan. Modu horretan mendi ibilaldietako partehartzailek jasan dezaketen bilakaera sozialean sakonduko da. Taldearen kohesioa, ezberdinen arteko berdintasuna, kooperazioa edo kudeaketa bezalako kontzeptuak agerian jarri nahi dira mendi ibilaldiek duten marko paregabean txertaturik.

Irakaslea

  • Asier Oiarbide Goikoetxea

    Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan Doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle.

Helburuak

  1. Mendi ibilaldien egitura ezaugarriak ezagutzea.
  2. Mendi ibilaldien egitura ezaugarriak bultzatzen dituzten giza elkarrekintzak ezagutzea.
  3. Mendi ibilaldi bat antolatzeko garaian lortu nahi diren helburuekiko irizpideak izatea.
  4. Mendi ibilaldiek giza elkarrekintzan duten eragina ezagutzea.

Metodologia

Metodologia teoriko-praktikoa erabiliko da. Ikastaroko ordu kopurua bi egunetan zatiturik egonik, lehenengo egunean mendi ibilaldi bat egongo da eta bigarrenean ikasgelan saio teorikoa burutuko da.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori, mendizaleak, mendi elkarteetako kideak...

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Lehen eguneko mendi ibilaldirako arropa egokia ekarri behar da: zola gogorreko oinetakoak edo botak eta haizea edo euriarengandik babesteko (eguraldiaren arabera) arropa ekartzea gomendatzen da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, mendizaletasuna, hezkuntza, elkarrekintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.