Udako Ikastaroak :: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia

Datuen Babesa gertutik: datuak babesteko egungo erronka.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 16a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Egungo gizartean antzematen den erronketako bat pertsonen pribatutasunaren babesari buruzkoa da. Argi dago teknologiari esker herritarren bizimodua erosoagoa izan daitekeela. Baina, zenbaitetan erosotasunak kostu handia ekar dezake, eta galerak ere bai; adibidez, pribatutasuna galtzea. Eta askotan pertsonok ez gara horretaz ohartu ere egiten.

Ikastaro honen helburu nagusia da partaideei begiak irekiaraztea, norberaren informazioa zaintzeak duen balioa ikus dezaten eta zaindu dezaten.

Horretarako, azalduko dugu zertan datzan datuak babesteko oinarrizko eskubidea. Eta eguneroko zenbait egoera arrunt erabiliko ditugu, ikasleak bere burua islatuta ikusteko modukoak. Norberari buruzko informazioa babestu behar dugun egoera batzuk ere ikusiko ditugu, tresna informatikoren bat erabiliz.

Ikastaroa hau Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikasleei azaltzea zer den datu pertsonalak babesteko eskubidea.
  • Datu babesaren arloko printzipioak eguneroko egoerekin lotzea.
  • Azaltzea zein babes aukera dauden, pribatutasunaren urraketen aurrean.
  • Informazioa babesteko moduak azaltzea.
  • Pribatutasunaren egungo erronkak azaltzea.
  • Gure informazioa "babesten" ikastea pasahitzen politika egoki baten bidez edo helburu bera duen tresnaren baten bidez.

Edukiak

1. Zer da datuak babesteko eskubidea?

2. Printzipio nagusiak:

  • Kalitatea
  • Adostasuna
  • Informazioa
  • Segurtasuna

3. Herritarren eskubideak:

  • Atzipen eskubidea
  • Zuzentzeko eskubidea
  • Ezerezteko eskubidea
  • Aurka egiteko eskubidea

4. Hainbat kasu praktiko ebaztea

5. Nola kudeatu gure pasahitzak

6. Zer den enkriptatzea eta noiz eta nola erabil dezakegun

Metodologia

Eskubidea zertan datzan azaldu beharra badago ere, ikastaroaren zati handiena praktikoa izango da, ikaslearen parte hartzea lortzeko.

Alde teknikoa lantzeko pare bat programa erabiliko ditugu, eta horien bidez ikusi eguneroko kontuetarako baliatu daitezkeen hainbat irtenbide.

Nori zuzendua

Pribatutasunaren babesean eta teknologia berriek egin diezaiokeen kaltean interesa duen edonor. Jardunaldiak ez dira adituentzat. Asmoa da eskubide hau azaltzea, ikasleei baliagarria izateko moduan eguneroko kontuetarako.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348018

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, segurtasuna, datuen babesa, pribatutasuna, legedia, datu pertsonalak, eskubideak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.