Udako Ikastaroak :: Artea , Marrazkigintza, Hezkuntza

Sorgin onari ez diot sudur zorrotza jarri nahi! Pertsonaiak eraikitzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 22a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Haur hezkuntzan narrazioa ezinbesteko komunikazio tresna da gaur egun.

Ikastaro honen bitartez istorioetan imajinatzen ditugun pertsonaiei bizia ematea dugu helburu.

Adierazpen plastikoen hizkuntza erreminta gisa erabiliz, narrazioaren esanahia indartu dezakegu. Hartara, eraiki nahi dugunaren ezaugarri fisiko eta izaeran hausnartuko dugu.

Irakasleen irudimena indartu eta teknika errazen bitartez, material desberdinen sinbologia ezagutu eta era ludiko batean fisikoki gauzatuko ditugu.

Ikastaroa borobiltzeko nahiarekin, errepresentazio teknika desberdinak landuko ditugu, beti ere, helarazi nahi den mezua indartzeko asmoz.

Irakasleak

  • Eider Eibar Zugazabeitia

    Arte Ederretan lizentziatua. Haur eta gazte literatura ilustratzailea. UEUkidea.

    Unibertsitatea.net atariko elkarrizketa.

  • Miren Larrea

    Antzerkilaria.

  • Miriam Peña Zabala

    Arte Ederretan Lizentziatua, EHUko Arte Ederretan Tesiaren 4.urtean “Letra eta irudiaren arteko harremana Álbum ilustratuan” izenburuko lanarekin. UEUkidea.

    Unibertsitatea.net atariko elkarrizketa.

  • Alazne Porcel

    Arte Ederretan Doktorea. Panpin disenatzailea.

Helburuak

  • Hezitzaileei ikasleengana hurbiltzeko baliabide plastikoak ematea.
  • Materialen ezaugarrien balore sinbolikoen inguruan hausnartzea.
  • 3. Dimentsioko pertsonaiak sortzeko eta eraikitzeko baliabideak ematea.
  • Errepresentazioaren bidez objektuen adierazpen ahalmena indartzea.

Edukiak

  • Pertsonaien errepresentazioaren azterketa: kolorearen sinbologia, materialen konnotazioak, ezaugarri formalen ezagutza (tamainak, trazua, kontrastea…).
  • Ilustrazio teknika errazak, sortuko diren pertsonaiei aplikatzeko.
  • Behin ilustrazio teknikak barneratuta, pertsonaiak eraikitzeko teknika errazak landuko dira.
  • Pertsonaien izaera eta ekintzak indartuko dituzten espresio eta mugimendu teknikak.

Metodologia

Lehenengo orduetan gaian murgiltzeko asmoz, ezagutzen diren pertsonaien adibideak erakutsiko dira. Hauen balore plastikoak nabarmenduko dira, haien izaera indartzen duten adierazpen plastikoak azpimarratuko dira.

Ondoren, gainontzeko ikastaroa guztiz praktikoa izango da eta hiru ardatz nagusi izango ditu.

Batetik espresioen adierazpen grafikoa landuko da. Hau aurrera eramateko ariketa labur eta ulerterrazak egingo dira, edonork aurrera eramateko modukoak.

Bestetik istorio baten oinarritutako pertsonaiak eraikiko dira. Behin pertsonaiak egiteko teknika errazak erakutsita bakoitzak bere narrazioari hobeto egokitzen zaion pertsonaia eraikiko du.

Azkenik gure pertsonaien bizitza indartzeko asmoz, dinamika laburren bitartez espresio teknika errazak landuko dira.

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzako irakasle eta hezitzaileei orokorrean.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348016

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak, haur hezkuntza, narrazioa, adierazpen plastikoa, ilustrazio teknikak, hezitzaileak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.