Udako Ikastaroak :: Marketin, Publizitatea

Publizitatea euskaratik eta euskaraz: nola asmatu zure erakundearen komunikazioan.

  • Hasiera-data: 2014(e)ko uztailaren 1a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko uztailaren 2a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/markeskua-jauregia-eibar-1/
  • Ordutegia: Asteartea-Asteazkena. lehen eguna 9:00-13:00/15:00-17:00 eta bigarrenean 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 22a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Euskalgintzan aritzen diren erakundeek eguneroko ogi dute publizitatea, ezinbesteko bitartekoa baita jardueren eta egitasmoen berri emateko. Halere, ohikoa da horretaz arduratzen den pertsonak publizitateari buruzko inolako jakintzarik ez izatea. Ikastaro hau hutsune hori betetzera dator.

Irakasleak

  • Nerea Etxaniz Aranbarri

    Psikologian eta Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Urteetan (10 urtez) lan egin du EITBko departamentu komertzialean kontu exekutibo moduan, Expressive Media Project enpresan. Euskal Herriko Unibertsitatean Media Plangintzako irakasle izandakoa.

  • Estitxu Garai Artetxe

    Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua, UPV/EHUko ikerlaria, Ikerlari bisitaria izan da Irlandako eta New York-eko unibertsitateetan. Hainbat markaren komunikazio-aholkularia, UEUkidea.

    2013ko #Txiotesia lehiaketako irabazlea.

    Twitter: @egarai

Helburuak

  • Publizitatearen alorreko oinarrizko ezagutzak jasotzea.
  • Erabaki estrategikoak hartzeko irizpideak zehaztea eta sormena bideratzeko teknikak lantzea.
  • Hizkuntza kudeaketa egiteko irizpideak finkatzea.
  • Iragarbideak zehazteko aholkuak ematea.

Edukiak

  • Publizitateari buruzko oinarrizko ezagutza teorikoak.
  • Komunikazio-helburuen zehaztapen estrategikoa eta briefing-aren diseinua.
  • Kanpaina bat diseinatzeko urratsak.
  • Planifikazio linguistikoa: zer, noiz eta nola euskaraz; zer noiz eta nola erdaraz.
  • Diseinu grafiko elebiduna: nola eman garrantzia euskarari.
  • Online publizitatea nola uztartu sareko publizitatearekin.
  • Iragarbideen plangintza.
  • Aholkularitza profesionala kudeatzeko irizpideak.
  • Sormen tailerra.

Metodologia

Lehenengo goiza azalpen teorikoekin osatuko dugu batik bat, nahiz eta uneoro adibide praktikoak baliatuko ditugun. Ondoren, arratsaldean, sormen tailerra izango dugu, goizean azaldutako urratsak modu praktikoan garatzeko. Bigarren egunean, berriz, biziki garrantzitsuak diren bi alor zehatz landuko ditugu: hizkuntza-kudeaketa eta media plangintza.

Nori zuzendua

Erakunde zehatzaren hedapen kanpainak egiteaz arduratzen diren pertsonei zuzendua. Oinarrizko ezagutzak jasoko dira, beraz ez da egokia komunikazioaren alorreko ikasketak dituztenentzat. Ikastaroa bereziki zuzentzen zaie euskalgintzari lotutako erakundeetan aritzen direnei, hedapen kanpaina ugari egiten baitituzte antolatutako egitasmoen berri emateko. Halere, edozein erakunderen komunikazioa kudeatu behar dutenek ere eman dezakete izena.

Egitaraua

2014-07-01
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Publizitatea. Oinarrizko kontzeptu teorikoak eta planifikazio estrategikoa

11:00-11:30

Atsedena

11:30-13:00

Kanpaina baten diseinua urratsez urrats.

13:00-15:00

Bazkaltzeko etena

15:00-17:00

Sormen tailerra: eduki teorikoetatik praktikara.

2014-07-02
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Hizkuntza-kudeaketa eta euskara publizitatean.

11:00-11:30

Atsedena

11:30-13:00

Media plangintza eraginkorra: kontuan hartu beharreko aldagaiak.

  • Nerea Etxaniz Aranbarri

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348014

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.